Gorka Santos eta Haizea Bedialauneta ikasleek irabazi dabe
2023-06-19 09:16 Euskerea berbagai12. Euspot-en 149 spot aurkeztu dira, iaz baino 54 gehiago.
ZirTok umore errimatua sustatzeko TikTok-eko lehiaketako epaimahaiak erabagi dau Honek balio al dik? bideoa dala sari nagusiaren irabazlea: 500 euroak @Joxemiel eta @JulenPortillo erabiltzaileek eroan ditue.
Esketx onenaren saria Iruñeko Auzoak bideoak irabazi dau 250 euroko saria.
Zozketa bidez saritua Landareen Iraultza bideoa izan da eta honek be 250 euro jasoko ditu.
Filtroekin egin beharreko bat-bateko zirtoa eta bat-bateko puntuaren sariak emon barik geratu dira, inork ez baitau parte hartu atalotan. Behin lehiaketea amaituta ZirTok-ek sarean jarraituko dau, TikTok-en edozeinen eskura izango baitira zirtoak egiteko filtroak.
TikTok sare sozialean euskerazko umore errimatua sustatu asmoz atondu dabe ZirTok Lehiaketea Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna eraikiz ekimenak lagunduta.
MUko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak ZirTok Lehiaketea oinarri hartuta ikerketea egingo dau, gazteak, sare sozialen erabilerea, euskerea eta umore errimatua gaitzat hartuta.
Euspot Lehiaketea
Gorka Santos eta Haizea Bedialauneta ikus-entzunezko komunikazinoa graduko ikasleek irabazi dabe
Euspot Lehiaketea.
Aurten 149 spot aurkeztu dira, igaz baino 54 gehiago.
Euspot atontzen dabe Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazinoak, Arizmendi Ikastoleak eta Mondragon Unibersidadea. Aurtengo babesle nagusiak izan dira Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030), Bai Euskarari Elkartea eta Music Library.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!