Bertsolaritzea kultura ondare immaterial izentauko dabe laster

Bizkaie! 2023-06-19 08:31   Bertsolaritzea

2019an onartutako Euskal Kultura Ondarearen Legearen barruan.

Txirrita eta Saiburu. Erretratua: Indalecio Ojanguren. | Ikusi handiago | Argazki originala

EAEn izentetan dan lehen Kultura Ondare Inmateriala izango da 2019an onartutako Euskal Kultura Ondarearen Legearen barruan.

“Datozen hilabeteotan izentaukoo dogu Bertsolaritzea Kultura ondare inmateriala. Holan adierazo dau Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiriak Legebiltzarrean izandako Kontrolerako osoko bilkuran. Azaldu dauenez, bertsolaritzea ondare inmaterialaren adibiderik argiena da: belaunaldiz belaunladi komunidadeak transmitiduten, babesten eta autortzen jakin dauen adierazpen bizia da. Ezaugarri horreek eta arte honen iragankortasuna kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzeak Kultura ondare inmaterial izentauko dauen lehen elementua bertsolaritzea izango da bere babesa eta transmisinoa bultzatzeko.

Gaur egun ez da bertsolaritzearen jatorri zehatza ezagutzen. Nahiz eta jakitunek Erdi Aroan edota historiaurrean kokatu, lehen aitamen idatzia 1452ko Bizkaiko Foruetan agertzen da. Halan da be, XVIII. mendearen amaierara arte itxaron behar da erreferentzia zehatzak lortzeko. Bertsolaritzea oinarrizko komunikazino-modua da eta belaunaldiz belaunaldi transmitidu da momentu bakotxeko zirkunstantzietara egokituz. Hizkera arruntaren oso antzekoa, bat-batekotasuna, baliabide erretorikoak eta errealidadea ezagutzea eskatzen ditu eta gaur egun momentu onean dagoen arren, desagertzeko etenbako arriskuan dagoan elementua da, inprobisazinoan oinarritzen danez, saio bakotxa bakarra eta errepetiduezina dalako. Ezaugarri horreek bat datoz babes zabala lortu eban 2019ko Euskal Kultura Ondarearen Legean agiri dan kultura ondare inmaterialaren definizinoagaz.

Horrezaz gan, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, emondako erantzunean azaldu dau bere sailean lanean dabizela legeak kultura ondare inmaterialaren alorrean ezarritako beste hainbat ekimenetan. Alde batetik, mueta honetako elementuen inbentarioa sortuko dauen dekretua idazten dabiz eta bestetik, ondare inmaterialaren ikerketan sakontzeko dirulaguntza deialdiak plazaratu ditue. Azken honi lotuta, sailburuak aitatu dau urteko 200.000 euroko hiru deialdi egin dirala, euskal kultura immateriala edo ukiezina ikertu, transmitidu, zabaldu eta sustatzeko espazio barriak sortzeko bide emoten dituenak eta desagertzeko arriskuan dagozan jarduerak, identifikau, aztertu, zabaldu eta babesteko aukerea emoten dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu