XIV. Ja!, irailaren 27tik urriaren 8ra
2023-06-16 13:41 KultureaEkitaldi guztiak doban izango dira.
Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiak ondoko nobedadeak dakarz: Lehenengo astean, Kale Nagusiko BBK Salan izango da eta bigarrena, Mitxelena entzunaretoan, Javier Olivares eta Fernando Marias-en Pertierra enigma erakusketa grafiko eta literarioaren produkzinoa eta Javier Jaén ilustratzailearen kartela.
Beraz, gune nagusi bi izango dira: Lehenengo astean, ohikoa dan BBK Sala (Kale Nagusia, 19) izango da ekitaldien lekuko eta bigarren zatia, Mitxelanena aretoan izango da, Abandoibarra etorbideko Bizkaia Aretoan.
Irailaren erdialdera argitaratuko da 2023ko Ja! Jaialdiaren egitaraua. Nazinoko eta nazinoarteko egileak egongo dira bertan. Aurten be, hizkuntza jasoa eta herrikoia eginez era guztietako ikusleak erakartea da helburua, umorea eta literaturea oinarritzat hartuta. Era berean, jente gehiago erakarteko Naukas Bilbao, zientzia, eszeptizismo eta umore jaialdia alkarteaz kolaborauko dau.
Programearen barruan, magia nagusituko da, arteen eta kulturearen ikuspegi ugari jorratuz. Halan ba, 14. Ja! Jaialdiak eremu magikoa aldarrikatzea dau helburu.
Javier Jaén ilustratzaileak egin dau 2023ko kartela, bigarren urtez, zuri-baltzeko ilargi-eklipseak begi bat irudikaten dauena. Obren artean, honako honeek ikusteko aukerea egongo da: Méliès magoaren erakusketea, Pertierre enigma proiektua edota John Banville idazlearen berbaldia.
Ekitaldi guztiak doban izango dira.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!