Murgian 14 urtetik beherakoen Eskolarteko finala

Bizkaie! 2023-06-16 09:45   Bertsolaritzea

2023ko Arabako Eskolartekoaren amaierea Murgian izango da bagilaren 17an. 

Arabako eskualdetako 14 urtez beherakoen disziplinan aukeratutako lanen sortzaileak ibiliko dira kantuan goizeko 10:00etan hasita.

Apirilean heldutako lanari finala emongo jako astegoien honetan. Arabako eskualde, ikastetxe zein bertso eskolatako 2700 ikaslek idatziz jaso ditue gai baten inguruan inprobisautako bertsoak.

Hamalau urtetik beherako gaztetxoek gelan 2-5 lagun arteko talde txikitan, proponidutako hiru gaiei erantzun behar izan eutsen 4 kopla edo bertso bi sortuz.

Maiatzean zehar eskualdez eskualde izan dira hainbat topaketa, idatzizkoen sari banaketak eta bat-bateko dozenaka erakustaldi. Saio arinak eta jentetsuak izan dira.

Ikasturtea bikain amaitu dogu baina amaierea ederragoa izatea nahi geunke eta bagilaren 17an, Murgiako Bea plazan batuko gara. Eskualde bakotxean finalerako propio aukeratutako lanen erakustaldia eta bertso eskoletako gaztetxoen inprobisazinoak entzungo dira.

Sari ederra izango dabe oholtzara igoten diran gaztetxoek, izan be, iralaren 9an Hontza Xtrem abentura parkean egun pasa egingo dabe alkarregaz.

Honenbestez kursoari amaiera polita emongo deutse ume arabar bertsozaleek. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto posible bada bederen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu