Mendialdiak ibilaldia, amesak beteteko dagoz
2023-06-16 08:46 Ibilian-ibilianAtxarteko Parke Naturalean.
Amesak betetzeko eta egia bihurtzeko dagozala dinoe, horreek bideratu eta errealidade bilakatzeak eskatzen dauen lan gogorraz, ostera, gitxi batzuk baino ez dabe berba egiten. Horrezaz asko berba egingo balitz, akaso, batek baino gehiagok atzera egingo leuke, baina zer demontre, ez al jaku mobimentua gustetan? Ez al jaku gure amesakaitik burrukatzeak emoten deuskun adrenalinea eta ondorengo asebetete sensazino hori gustetan? Errealizazino personalak be badau horretan zer esana.
Mendialdiak Ibilaldia, amesa zana errealidade bihurtu da eta orain, lerrootan, Ibilian-ibilian atal kuttunean jasoko dogu. Goazen, bada, Bizkaiko toki ezagunenetako eta kulturalenetako batera, nora eta Durangora. Bertan, hain zuzen be, Tabira auzoan, hainbat ibilbide egiteko aukerea dogu eta askorik ezagutzen ez dan arren, ibilbide honeek seinalizauta dagoz, markauta. Hainbat ibilbide egin geinkez baina orain, Atxarteko Parke Naturalera doana aukeratu dogu egun honetarako.
Ibilbideari hasierea emoteko, Durangoko Ibaizabal ikastolatik igaro eta bere ondotik doan bidea hartuko dogu GR-a jarraituz eta danean kartelak dagoz. Mendiola auzora doana hartuko dogu, horixe baita gure lehen helburua eta bertara heltzeko Untzillatik igaro eta Larringaneko errotara helduko gara. Bide benetan polita da, Izurtza eta Mañariako goialdeetatik joango gara, basabideetatik (kilometro gehiago dituana da) eta pistatik doana bestea (kilometro gitxiago dituana) biak politak zirkular bezela egiteko.
Bidean aurrera jarraituz, beraz, Mendiola inguruan dagozan ikuspegi ikaragarriez gozauko dugu, baina ez doguz ahaztuko Mugarrara bidean izan doguzanak be eta Atxarteko Astxiki, Alluitz, Anbotoko mendilerroa eta Untzillaitz begien pare izanik oraingoan. Bertatik, baso eta mendi bideetatik barrena ibiliko gara, Atxarteko harrobi ezagunera heldu arte.
Bidezidorretik urten eta ohiko aparkalekuan itxiko dogu kotxea. Handik, Guenzelairantz abiauko gara eta behin bertara helduta, Artolako lepora igongo dogu. Mendialdiak ibilaldiko ibilbide laburra bertan amaitzen da (16.9 km 683 m d+), bigarren ibilbidean Alluitz (1034 m) mendi ikusgarri eta alpinoa igongo dogu (19.19 km 920 m d+) eta hirugarren ibilbidea, Allluitzetik bajau eta aurrez aurre dagoan Astxiki (785 m) mendi kuttuna igon dogu (29.19 km 1033 m d+). Ikaragarria izan zan giroa, eguraldia bidelagun, nahiz eta beroak gogor joten eban. Horretarako, armozu ederra egin genduan Tabiran, ibilbideko parte-hartzaileentzat eskainitakoa, ondoren, ibilbideak norbera bere martxan eta bere nahiaren arabera, Guenzelain mokautxoa eta edadeko tartea eta heldukeran, mendizalearen poltsa ederra bertako produktuakaz eta hainbat kolaboratzailek eskainitako zozketak be izan ziran. Ederra lagunak, familia, ezagunak, ezezagunak eta ezagun egindakoak jada. Danak bertan. Bagileko Jarduera Fisikoaren hilebetearen azken ekintzea eta Mendialdiaken historiako lehen ekitaldia, amestu bezelakoa. Ezin azaldu poza, ezin azaldu nekea eta ezin azaldu geure amesakaitik burrukatzeak eskaintzen dauen bizipoza. Naturaz gozetan eta zuokaz partekatuz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!