Gerediaga Elkarteak zazpi lan egokitu ditu Podcast formatuan
2023-06-15 12:44 KultureaAurkezpen ekitaldia bagilaren 21ean izango da.
Gerediaga Elkarteak, urtero lez, Durangoaldeko historia eta ikerketa lanak jasoten dituen aldizkaria argitaraten dau. Argitaratutako hainbat lan entzuteko formatura moldatu dira orain. Dagoeneko, zazpi izanik podcast formatura egokituta dauden ikerketa lanak. Guztiak, alkartearen webgunean dare entzungai.
Honako hauek dira podcast formatuan moldatutako lanak: Iurretako Santa Apolonian lur hartu eban hegazkinari buruzko pasartea, Anboto Damari buruzko teoria ezbardinak, Mikeldiko txerriari buruzko misterioa, Garaiko San Juan Momoition egindako aurkikuntzak, Durango kotxearen abenturea, Elorrion izan zan eskola esperimentala eta Durangaldeko leinuen gerrak.
Guztiak, Edorta Barruetabeña durangarrak egokitu ditu modu erakargarrian entzungai egiteko eta Durangaldeko zazpi persona ezagunek jarri dabe ahotsa: Felix Arkarago, Tere Eguzkiza, Maite Berriozabal, Maite Lopez, Iñaki Guridi, Andoni Aizpuru eta Esti Gonzalez. Podcast sarreretako ahotsa, barriz, Bizkaia Irratiko Miren Ezkurra esatariarena da. Alde teknikoari jagokionez, Liher Larrañaga elorriarrak egin dau edizino lana, eta grabazinoak Durango Irratian eta Berrizko Lorentzo Records estudioan egin dira.
Ekoiztutako lehen zazpi podcastak Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren eta Durangoko Udalaren laguntza izan dute.
Aurkezpen ekitaldia bagilaren 21ean izango da, Gerediagako foru zelaian, arratsaldeko 20:00etan. Bertan, Karrika antzerki taldeak kontakizun antzeztua egingo dau. Bigarren partean, etorkizunean ekoiztuko diren podcast berrietako zuzeneko irakurraldia egingo da, Felix Arkarazo eta Gehi Zazpi biolontxelo taldearen eskutik. Amaitzeko, Eusko Label produktuak probateko aukerea egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!