Lau emakume bertsolarik amaierea emongo deutse II. MusEkintzari
2023-06-15 12:38 BertsolaritzeaMusEkintzako azken ekitaldia bagilaren 24an, 22:00etan, izango da Santimamiñen (Kortezubi).
MusEkintza, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua, bigarren edizinoko azken ikuskizuna eskainiko dau bagilaren 24an, 22:00etan, Santimamiñen. Lankuren Ez da kasualitatea saioak emongo deutso amaierea, lau bertsolari eta hainbat musikarigaz.
Ez da kasualitatea 2009an egin eben lehenengo aldiz. Ez da kasualitatea bertso-saio bat da. Hainbat bertsolari, moderatzaile eta musikari batzen dira, bardintasun-teknikari batek holan eskatuta, bertso-saio feminista bat atontzeko. Ordutik, Ez da Kasualitatea Euskal Herriko plaza askotan egin da, dozenaka emakume bertsolarik abestu dabe horreetan eta bertsozaleen zein bertsolari eta moderatzaile feministen artean eredu bihurtu da. Ez da kasualitatea bat-bateko bertso-saio musikatua da. Bertsolariek gitarrea, biolina eta saxoa oinarri hartuta inprobisetan dabe, moderatzaileak emondako gaieei eutsiz. Saioak ez dira mistoak, lau bertsolariak emakumeak dira eta gai-zerrendea emakumeakaz lotutakoa da beti. Umorea, olgetak, gogoetak eta bertsolarien, musikearen eta bertsoen arteko konplizidadea buztartzen dituan ikuskizuna.
Ikuskizunean izateko, erreserba egin behar da telefono honetara deituta: 944651657.
MusEkintzak diziplina artistiko ugari batzen ditu
MusEkintzak, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, irailaren 10ean eskaini eban bere lehen ikuskizuna eta, holan, diziplina artistiko ugari batzen dituan jaialdiari hasierea emon jakon. Jaialdiak hilero, joan dan irailetik bagilera bitartean, Bizkaiko museo edo leku historiko bat zeharkatzen dau, geldialdi bakotxean ikuskizun bat eskainiz. Danetara, Bizkaiaren historiaz betetako hamaika eszenatoki dira: Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Muskizko El Pobaleko Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua. Aurtenlau gune barri dagoz: Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Berreginen Museoa, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Kortezubiko Santimamiñe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!