Rekalde Aretoan Garazi Etxebarria Azurmendiren margolanak dagoz ikusgai
2023-06-15 11:26 KultureaBarriek programaren barruan dator erakusketea.
Garazi Etxebarriaren lan barrienetako batzuen bildumak dagoz erakusketan. Artisteak kolorea erabilten dau adierazoteko tresna lez eta, horregaitik, bere lanean asko jagoten dauen alderdia da. Kolore, tonu eta eremu bakotxak zeozer ezbardina transmitiduten dau eta, beraz, kontu handiz lantzen dau tonalidadea aukeratzea. Holan obratan tonu baltzak erabilten ditu.
Erakusketan hainbat dimensinotako sei obra dagoz ikusgai; horreetako bi 200 x 200 cm eta 200 x 195 cm-ko neurrikoak dira. Tamainu handiko obra gehienak mihisetan eginak dira, eta piezetako bat, txikiena, papelean dago. Artisteak hainbat prozedura artistiko erabilten ditu, besteak beste, akrilikoa, orioa, barra-olioa eta espraia.
Espraia gaur egun Etxebarriaren obra guztiek partekatzen duten baliabidea da. Tresna honek berehalakotasuna ematen dio artistari margotzeko orduan: mugimendu azkar batekin berezkotasuna ematen duen keinua sortzen da. Aldi berean espraiak sortutako orbanak kaleko pintadak ekartzen ditu gogora; intensidadeak, dirdirak eta tantak kalean bertan ikusten ditugunak dira eta mihise batera ekarrita, obra eskuragarriago bihurtzen da.
Garazi Etxebarriak artista batek estudioan egindako lan batean sortu daiteken arloa baino harago doan adierazpena bilatzen dau. Artisteak nabarmendu dauenez kalean dabilenean horma erdi margotuen, lurreko orbanen edo esamolde hori iradokitzen deutson edozein markaren argazkiak egiten ditu. Zeozelan esateko bateren batek konturatu barik pinturea egingo baleu bezela da, pintura bera buruan be euki barik. Horregaitik artisteak orekea sortzen du adierazpen inozente horren eta zeozelan kalkulauta dagoan obrearen artean.
Garazi Etxebarria Azurmendi (Galdakao, 1996)
Arte Ederretan graduatua da UPV/EHUn eta Erasmus bat egin dau Accademia di Belle Arti di Bolognan (Italia). Ondoren irakasleen prestakuntzako masterra egin eban 2019an eta pinturako masterra 2020an, biak EHUn.
Galdakoztarraren obrea banakako erakusketetan erakutsi dau, Vacío color y gesto (Barakaldo, 2020), La necesidad de expresar y la resolución de callar (Galdakao, 2020) eta Garazi Etxebarria Azurmendi (Bologna, Italia, 2019).
Beste erakusketa kolektibo batzuen artean 39. Ertibil Bizkaian parte hartu dau (Bilbo, 2021). Honako erakusketa honeetan be erakutsi dau bere lana: Estas están eta Prólogo Araba Aretoan (Gasteiz, 2019/2020) eta Entretejiendo la diáspora, Civivox Iturraman (Iruña, 2020). Pintura-erakusketez gan, bere obra grafikoa be erakutsi dau FIGeko Tentazioen Kuboetan (Bilbo, 2017).
Bizkaiko Foru Aldundiak Un muro beige proiektua diruz lagundu eban arte plastiko eta bisualen modalidadean (2020).
Bitartekotza-programa eta jarduera didaktikoak
Erakusketeagaz batera bitartekotzako eta didaktikako jarduera osogarrien multzo garrantzitsua landuko da, adibidez bisitak eta tailerrak familian.
2023ko irailaren 3ra arte egongo da zabalik eta erakusketeagaz batera bitartekotzako eta didaktikako jarduera osogarriak be iragarri ditue, besteak beste, bisitak eta tailerrak familian. Jarduera guztiak doban dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea 944068532 telefono-zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus webgunean.
Tailerra familian Perimetroak (2-4 urte)
- 2013ko bagilak 17
Summer on the road (6-12 urte) Ingelesez
- 2013ko bagilak 22 -23
Udan tailerra (3-11 urte)
- 2013ko bagilak 27-28
Ibilbideak tailerra (3-11 urte)
- 2013ko bagilak 29-30
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!