Bertso plazea pandemia aurreko egoerara bueltau da
2023-06-15 10:33 BertsolaritzeaTxosten osoa deskargau hemen.
Azken urteetan lez, 2022ko plazearen azterketa be egin dau aurten Bertsozale Elkarteak, bertsolaritzearen ekosistemeari jarraipena egitea helburu. Xenpelar Dokumentazino Zentroak gidatutako sistemeak emondako datuei esker dator pasa dan urteko plazearen argazkia.
Bertsolaritzearen mobimentuaren momentuan momentuko egoerea aztertzeko asmoz, bertso plazearen azterketa egin dau aurten be Bertsozalek. Urte osoan zehar datuak batzen egindako lanari esker izan da posible azterketa lana. Aitatu sistemearen arabera, lau saio mota dagoz: jaialdiak, lagun-artekoak, librekoak eta bat-bateko bereziak. Dana dala, hainbat datu batzeko orduan, beste saio batzuk be hartu dira kontuan 2022ko azterketan.
Bertso plaza osatzen duten saioen kopuruei erreparauta, plazea Covid-19ak eragindako pandemiaren aurreko egoerara bueltau dala esan daiteke, izan be, 2022an zehar 1069 saio izan ziran plazan. Pandemiarik bako azken urtean, 2019an, 1130 izan ziran, baina kontuan hartu behar da 2022ko lehen bi hilebeteetan pandemiaren kontrako neurriak oraindino indarrean egozala, horrek kultur ekitaldiak atontzeko ekarren zaltasunagaz. Kopuru absolututan, beraz, izurritearen aurreko boladearen parean dago egungo plazea, baina aldaketa batzuk dagoz bertso saio mueten banaketeari jagokonez. Libreko saio gitxiago egon da eta jaialdi kopuruak, ostera, gora egin dau.
Kopuru orokorretan eta muetaka aztertzeaz gan, Bertsozale Elkartearen hiru zeharlerroen –generoa, belaunaldiartekotasuna eta lurraldetasuna- arabera be aztertu dabe plazearen egoera. Generoari jagokonez, azken hamarkadan egoerea iruli dala esan daiteke: 2010ean % 20koa zan emakumezkoen parte-hartzea; gaur egun, barriz, ia gizonezkoen parekoa izatera pasau da. Edozelan, saio klase batetik bestera salto handia dago ehunekotan, nahiz eta, oro har, orekatu egin dan egoerea.
Belaunaldien arteko banaketeari jagokonez, gaur egun plazan dabilen bertsolari taldea edadez nahiko orekatua dala esan daiteke. Erretiroa hartuta edo hartzeko dagozan bertsolariak zein 20 urte bueltakoak ibilten diran, batera, plazan.
Lurraldetasunari jagokonez, datu bi batu ditu azterketeak: bata, plazan ibili diran bertsolarien jatorria, lurraldeka; eta bestetik, atondu diran saio guztiak, lurraldeka banatuta.
Hemen azaldutakoak eta askoz datu gehiago jasoten ditu 2022ko bertso plazearen azterketak. Txosten osoa deskargau hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!