'Elkarrizketak' ikuskizuna udako denporaldia edegiko dau Chillida Lekun

Bizkaie! 2023-06-15 10:14   Kulturea

Irailaren 9an, Verde Patro eta Julieta Venegas izango dira.

Udako solstizioa ospatzeko atondutako Elkarrizketak (Oreka TX) ikuskizunak edegiko dau uda denporaldia Chillida Lekun. Oreka TX taldeak diziplina artistiko ugari batzen dituan lan harrigarria da, eskulturakaz eta bertako naturea buztartuz. Ikuskizun ibiltaria da, uniberso onirikoan sartuko gaituan bidaia musikatu eta jantzaria. Hitzordua bagilaren 23an, 18:00etan ate edegierea eta ikuskizuna 20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai hemen.

LGTBIAQ+ harrotasunaren nazinoarteko eguna bagilaren 28an ospatuko da lehenengo aldiz, bisita gidatu eta ondoren, Lurra kafean afari erakargarri bategaz. Gainera, garagarrilean kulturea izango da protagonista, zuzeneko kontzertuak, yoga eskulturen artean eta zine gauak eskainiz, besteak beste.

Dantz Point garagarrilaren 15ean izango da, bertako eta nazinoarteko artista protagonista bezela: Youandewan, Costas, Gela eta M4. Abuztuan, Donostiako Musika Hamabostaldia bueltauko da Gerhard Laukotearen kontzertu bigaz. Irailaren 9an, Boga Boga jaialdiaren lehenengo edizinoa egingo da eta hor hiru emakume izango dira protagonista: Ane Arsuaga (Verde Patro), Anari eta Julieta Venegas konpositore eta musikari mexikarra.

Gainera, agendan badira ongizate fisikoa eta mentala jagoteko proposamenak eta horregaitik, garagarrilean eta abuztuan, zapatu guztietan, yoga saio bat izango da museoko zelaietan eta ondoren brunch gozo eta elikagarria Lurra kafean.

Gaztetxoenek be lekua izango dabe Chillida Lekuren udalekuetan, Maushausek diseinautako programa berezi bategaz, Phyllida Barlow eta Chillidaren obretan oinarritua.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu