Izaskun Rekalde usansolotarra hil da

Bizkaie! 2023-06-15 08:45   Kulturea

Buruko gatx larri baten ondorioz, 45 urte zituala.

Argazkia: Jabi Rojo / Binke | Ikusi handiago | Argazki originala

Usansolotarra ezaguna zan euskerearen alde egin eban lan militanteagaitik, Pantailak Euskaraz mobimentuaren bozeroailea eta Binke hedabidearen sortzaileetariko bat izan baitzan.

Rekalde Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea izateaz gan, Enpresan Administrazino eta Zuzendaritzan Lizentziatua zan. Ganera, 2019an Doktorego Sari Berezia jaso eta Lanbide Heziketan eta EHUn iraskalea izan zan.

Izaskun Rekalde Abasolok, euskalgintzeagaz lotutako lan asko egin eban, Pantailak Euskaraz proiektuan, Binke hedabidearen sortzaile, Netflix Euskaraz mobimentuaren partaide edo Arnas Dezagun herri mobimentuan parte hartu eban, besteak beste.

Usansolotarra jaiotzez eta bizitzez, 46 urte beteko zituan garagarrilaren 27an, eta hiru seme-alabaren ama zan. Bart, bagilaren 14an, hil zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu