Aurten 453.487 bisitari jaso ditu Museoak

Bizkaie! 2023-06-15 07:59   Kulturea

Aurreikusitakoa baino % 31 gehiago eta 2022an garai honetarako pilatutako zenbatekoa baino % 24 gehiago.

Patronatuaren bilerea hasteko, urteko lehen bost hilabeteetako jarduerearen balantzea gainbegiratu dabe labur-labur. , epealdi horretarako aurreikusitakoa baino % 31 gehiago eta 2022an garai honetarako guztira pilatutako zenbatekoa baino % 24 gehiago. Horrek esan nahi dau aurtengo zifrea 2019koa baino zeozertxu altuagoa dala, izan be, 2023an urtarrila eta maiatza bitartean jasotako bisitarien kopurua historiako hirugarren handiena izan da, 1998 eta 2000. urteetan lortutakoen atzetik.

Pandemiaren ondoren normaltasunera buelteteaz bat, bisitari atzerritarren ehunekoa be leheneratzen hasia dago eta aurtengo portzentajeak 6 puntutan gainditzen dau 2022koa. Holan, atzerritarren kopurua guztirako bisitarien % 54 izan da eta horreen artean Frantziatik etorritakoak dira gehienak, baita, neurri txikiagoan, Erresuma Batutik eta Alemaniatik etorritakoak be. Bestalde, Community, hau da, Museoak artearen eta kulturearen inguruan sortutako komunidadea —Museoaren Lagunek, Jarraitzaileek eta Erdu programearen onuradunek osotzen dabena, besteak beste— 212.000 kide baino gehiago izatera heldu da; % 10eko hazkundea izan du, beraz, 2022ko azken emoitzakaz konparauta. Kopuru horretatik 22.687 Museoaren Lagunak dira.

Era berean, Museoa 2024 urterako lantzen dabilen erakusketen artean dagoz, besteak beste, Arte Povera mobimentuko kide dan Giovanni Anselmo artista italiarrari eskainitako erakusketea; June Cresporen eskultura-praktikeari buruzko erakustaldia; Solomon R. Guggenheim Museumek itxitako Pop Arteko pieza historikoak eta euren lanetan mobimentu horren ondarea ikertzen daben artista garaikideen obra barriak alboz albo aurkeztuko dituan erakusketea; mundu fisikoari lotutako lengoaia abstraktu propioa sortu dauen Martha Jungwirth artista austriarraren pinturea; Yoshitomo Nara japoniarraren ibilbide osoaren gainbegiratua; Hilma af Klint artista suediarraren margolan eta marrazki koloretsu eta aitzindari ausartak; bai eta Steve McQueen artistearen lanik barriena. Gainera, Film & Video aretorako proiektu bi dabiz jorratzen: Herbehereetako Metahaven bikote ospetsuari eta haren Kaosaren teoria lanari buruzkoa bata, eta Anthony McCall artista britainiarraren eta haren instalazinorik enblematikoenetakoa dan Split Second lanari buruzkoa bestea.

Datorren abenduan amaituko den 2021–2023 Plan Estrategikoari jagokonez, egitasmoan jasotako ekintzen bilakaerearen barri be jaso dabe Patronatuko kideek; honako arloetakoak izan dira nabarmenenak: programazino artistikoa; Bildumearen garapena; hezkuntza eta programa publikoak; kudeaketa-eredua eta gobernu ona; eraldaketa digitala; ingurumen-jasangarritasuna; 25. urteurrena ospatzeko ekintzak eta ekitaldiak; eta Museoa Urdaibain zabaltzeko proiektua.

Guggenheim Bilbao Museoak Arkitektoen Amerikar Elkargoaren (AIA) Hogeita Bost Urte saria jaso du

Frank Gehry arkitektoak diseinautako Guggenheim Bilbao Museoak American Institute of Architects (AIA) erakundearen Hogeita Bost Urte saria irabazi dau. Egoitzea Los Angelesen dauen erakundeak honako arrazoia emon dau Museoa saritzeko: Azken 25 urteetan bidea urratu dauen eraikina da eta haren arkitektureak eta garrantziak bikaintasunaren eredu dira oraindino be.

AIAk bere komunikatuan adierazotakoaren arabera, Guggenheim Bilbao Museoa praktika analogikotik digitalerako transizinoaren momentu erabagigarrian sortu zan eta 1997an ateak edegi zituanetik ezinbesteko elementu bihurtu da uriaren bizimoduan. Bilboko itsasadarraren ondoan eregia Bilboren iragan industrialak hondatutako orube batean, Museoa sormenaren, barrikuntezaren eta erakunde arteko lankidetzearen testigantza iraunkorra da, izan be, Frank O. Gehryk, Solomon R. Guggenheim Foundationek eta euskal erakundeek Bilborako egitasmo berezi eta aitzindari bat sortzearen alde egin eta alkarlanean ibili ziran bai preminea egoalako aparteko proiektu bat eregi ahal izateko: Emoitzea arkitekturearen maisulan atenporala da, altzau edo eregi ebenetik 25 urte igaro badira be gaur egun mundu guztiko lagunen lilurea pizten jarraitzen dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu