Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko lehiaketea martxan
2023-06-14 13:48 KultureaAste Nagusia abuztuaren 19tik 27ra izango da.
Epaimahaiak sei kartel finalista aukeratu ditu. Bagilaren 19tik 25era, herritarrek botoa emon ahal izango dabe, modu presentzialean, online zein komunikabide laguntzaileen bidez. Irabazlea sistema mistoz aukeratuko dabe: herritarren eretxiak erdia balioko dau eta epaimahaiarenak beste horrenbeste.
373 lan aurkeztu dira, aurreko edizinoan baino 34 gehiago: Bailando con Marijaia, Después de 40 años seguimos saliendo a flote, Nuestras fiestas, Txupinera y Pregonera, Kooloreak eta Bihotzez. Horietatik, 111 bilbotarrak dira, 84 Euskadiko gainerako lekukoak eta 157 Estatukoak. Hala nola, atzerritik be 21 lan jaso dira: Italia, Bolivia, Buenos Aires, Portugal, Errusia, Mexiko, Nikaragua, Ekuador, Txina, Austria eta Brasildik, hain zuzen.
Irabazleari 3.000 euro emongo deutse. Ganera, Bilboko txoko guztietan ikusiko da bere kartela, 2023ko Aste Nagusia iragarten.
Emon botoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!