Barakaldoko Magia Astea programea abian da
2023-06-14 13:21 KultureaBagilaren 12tik 18ra izango da.
41 ikuskizun eta 10 mago dakarz aurten Barakaldoko Magia Asteak. Udabarri Magikoa ekitaldiaren ostean, udalak Magia Asteagaz agurtuko dau urtaroa. Oraingoan, bagilaren 12tik 18ra, 41 magia ikuskizun izango dira eta ikastetxeetan, zaharetxeetan, kalean zehar eta herriko antzokian.
Aurten, ekitaldi berezia izango da Barakaldoko Antzokian eta bertan jasoko dan dirua, Barakaldo Sahara Salam alkarteari emongo deutsie. Amaia del Campo alkatearen esanetan, Magia herriko txoko guztietan izango da, ilusionismoaren mundu zoragarrian sartzeko eta, holan, udan sartzeko, gehien gozetan dogun garaia baita.
Sarrerak doban izango dira, barikuan antzokian emongo den Magia ekitaldia izan ezik. Hau ikusteko, sarrerak 10 eta 12 euro artean ordaindu beharko dira.
Egitaraua
- Astelehenetik eguenera: Musika eta euskerazko emonaldiak Barakaldoko hainbat ikastetxetan.
- Astelehenetik zapatura: Hainbat ekitaldi izango dira Barakaldoko zeharetxeetan.
- Barikuan, 19:30ean: Magia ekitaldia, Barakaldo Antzokian.
- Eguenetik domekara: Aisialdi-guneetan magia eta ikuskizunak.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!