Eukal Herria Kantuz, zapatuan Bilbon
2023-06-14 10:44 KultureaMilaka kantuzalek Bilbo beteko dabe bagilaren 17an.
Euskal Herri osotik etorritako milaka kantuzalek Bilbo beteko dabe zapatuan, bagilaren 17an, Euskal Herria Kantuz eguna ospatzeko. Euskal kantu talde herrikoien sarea 2010 urtean sortu zanetik, urtero ekimen bateratu bat atontzen da, Euskal Herria Kantuz izenpean.
...eta alkartuko gara barriro da aurtengo leloa. Erramun Mendibelandak egin dau aurtengo kartela.
Egun horretan, Jaialdirako propio sortutako liburua egongo da eskuragarri, kantauko diran abestiakaz. Eskuko telefonoetarako Kantari izeneko aplikazinoan dagoeneko eskuragarri dagoz kantu-zerrendea eta letrak.
Bilboko Kantuzale Elkartea, Euskal Herria Kantuz (Euskal Herriko kantu taldeen sarea) eta Bilboko Konparsak federazionak antondu dabe ekimena, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, EITBren, Alde Zaharreko merkatarien eta Laboral Kutxaren babesagaz. Atontzaileek, Euskal Herri osoko kantuzaleak animau gura ditu.
Egitaraua
- 11:00: Kantuzaleen topaketea.
- 11:00 - 13:00: Kalejirea: Ertzilla, Kale Nagusia, Bizkaiko Foru Aldundia, Kale Nagusia-Berastegi, Albia.
- 17:00 - 19:30: Hasierea Arriaga Antzokiko plazan, Santiago, Unamuno eta amaierEa, Plaza Barrian izango da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!