EHUk 42. Udako Ikastaroak inaugurau ditu

Bizkaie! 2023-06-14 08:46   Kulturea

152 Uda Ikastaro programau dira.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Arantxa Tapia, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak EHUren 42. Uda Ikastaroak aurkeztu ditue, Donostiako Miramar Jauregian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen dauen programea da.

Udako Ikastaroen edizino honetara Hezkuntza Sailak dakarzan propasamenen barruan, danetariko gaiak landuko dira, irakasleak eta hareen prestakuntzea oinarri dala beti, hezkuntzeak gaur egun dituan erronkak gogoan. Urkulluren esanetan, Unibersidadeek funtzesko zeregina dabe eta udako ikastaroek, bereziki, udan be indar horri eustea ahalbidetzen dabe.

Orain gitxi onartutako 2026rako Euskal Unibersidade Sistemaren Planari dagokionez, lehendakariak hiru jarduera ardatz azpimarratu ditu,  bikaintasun-zientzia bultzatzea eta zabaltzea; berdintasunezko ikuspegia; eta Garapen Iraunkorreko Helburuak gure unibersidadeetan eta gure unibersidadeetatik hedatzea.

Danera, 152 ikastaro atondu dira, gehienak, Bilbo, Donosti eta Gasteizen. Online zuzenean parte hartzeko aukera egongo da eta metodologia ezbardinak erabiliko dira partaidetza sustatzeko. Artea eta kultura oso presente izango dira aurtengo programazinoan, baita gazteak, ekonomia, giza eskubideak, bizi-kalitatea, iraunkortasuna eta digitalizazioa.  

Amaitzeko, Urkulluk ikastaroen balio nagusia azpimarratu dau, Gure erronka berdintasunezko zientzia-sistema global batean aurrera egiten jarraitzea da, unibersidadeak, zentroak, Euskadin ainguratutako programak, nazioarteko lankidetza ereduetara bideratuak.

Hezkuntza Sailak sustatzen dituan uda ikastaroen eskaintzea hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu