Azterketak Euskeraz

Bizkaie! 2023-06-14 07:58   Euskerea berbagai

2023ko Baxoko Filosofiako azterketea gaur, hilak 14, izango da.

Ikasketak goitik behera euskeraz egin dituen arren, gure 120 baxolariek frantsesez egin beharko dabe azterketea. Seaskak, Azterketak Euskeraz ! Kolektiboagaz batera, guraso, langile eta euskalzaleak deitzen ditu gaur, bagiolak 14, Etxepare lizeoan konzentrazinoa egiteko 12:00etan, Hezkuntza Ministerioaren zentsurea eta mespretsua salatzeko.

Esanak esan, Baxoko Azterketak Euskeraz egiteko eskaereak ez dau Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza Ministroaren erantzun brintzarik izan. Hezkuntza kodeko L121-3 artikuluak, azterketen hizkuntzea euskerea izan daitekela aurreikusten dau. Hezkuntza ministerioaren 2021eko abenduaren 16ko zirkularrak be, Baxoko zenbait froga euskeraz aurkezteko aukerea aitatzen dau baina Pap Ndiaye ministroak ez ikusiarena egin dau eta behin eta barriro Euskal Herritik egin jakozan eskaerei ez deutse erantzunik emon. Parisek gure hizkuntza eta hezkuntza eskubideak zapaltzen ditu, gure gazteak zensuretan ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu