Euskerearen aurreko jarrerea aldatzeko gogo argia
2023-06-13 11:06 Euskerea berbagaiZortzi nazionalidadetako gaztek eretxia emon dabe.
Bizkaian bizi diran, Bilboko, Portugaleteko, Eako, Aljeriako, Marokoko, Venezuelako, Nikaraguako, Senegaleko, Kazakhstaneko eta Ekuatore Gineako 16 eta 24 urte bitarteko hamalau neska eta mutil gaztek parte hartu dabe esperientzia honetan, estereotipoak eta aurreretxiak ezabatu eta euskerea arlo formaletan nahiz informaletan sustatu guran.
Zergaitik ez dabe gazteek euskerea erabilten eguneroko hartu-emonetan, hizkuntzeari buruz daben ezagutza handia gogoan hartuta? Zer aurreretxi eta estereotipok oztopatzen dabe hareeen eboluzinoa? Zelan gainditu geinke egoera hori? Eta zelan irudikatzen dabe egungo gazteek euskerearen etorkizuna?
Galdera horreei erantzunak bilatzea zan Eusko Ikaskuntzearen helburua Euskereagaz egizu match ekimenagaz. Euskaldunak, ikaste prozesuan dabizanak eta ez dakitenak hartu eben parte. Horreek guztiek, hizkuntzeagaz jokabide ezbardinekoak dira: batzuen aldetik ikasteko jakin-mina eta gogoa, eta, beste batzuen aldetik, frustrazinoa, eguneroko bizitzan nahi aina erabili ezin leikielako; eta, beste batzuengan, baztertze sentsazinoa nagusitzen da, eskola-esperientzia txarren erruz. Halan da be, gainditu beharreko estereotipo eta aurreretxi sozialak bistaratu dira.
Ondorioen artean, gazteek seguruago eta erosoago sentiduten diran eremuetara hurreratzeko beharra ikusi da, baita munduagaz bat egingo daben erreferente euskaldunak sortzeko eta euskerazko kulturea sustatzeko beharra. Azkenean, adierazo da komenidu dala euskereak historian zehar izan dauen ibilbidea ezagutarazotea.
Edozelan be, euskerearen aurreko jarrerea aldatzeko gogo argia agertu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!