Ane Zuazubiskarrek irabazi dau Mendatako kanporaketea

Bizkaie! 2023-06-13 07:55   Bertsolaritzea

Mendatako Idatze Etxean jente asko batu da.

Hirugarrenez egiten dabiz aurten Argi Baltza Sariketea, Lilibertsok atonduta. Bigarren kanporaketea Mendatako Idatze Etxean jokatu dabe sei bertsolari gaztek.

Kontuak kontu, epaileen puntuazinoen arabera, Ane Zuazubiskar izan da saioko onena, 193,5 puntu emon deutsez. Bigarren Iker Garitagoitia izan da (175 puntu) eta hirugarren, Maddi Sarasua (170,5). Laugarren lekua Koldo Gezuragarentzat izan da (166,5), bosgarrena Naroa Torralba (156) eta seigarrena Koldo Muñizentzat (154,5).

Hurrengo kanporaketea, azkena, Ajangizeko Udal frontoian jokatuko da, hilaren 18an, arratsaldeko 18:00etan. Oholtzan izango dira Josu Sanjurjo, Lurdes Ondaro, Maialen Akizu, Ibai Amillategi, Kerman Diaz eta Maddi Agirre.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu