Idoia Labayen Goñiren hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoa zikloan
2023-06-12 11:09 KultureaAldizkako Barauaren Eraginkortasuna Obesidadearen Tratamenduan izenpean, bagilaren 14an izango da.
Bidebarrieta Zientifikoa zikloan, Aldizkako Barauaren Eraginkortasuna Obesidadearen Tratamenduan hitzaldia emongo dau Nafarroako Unibersidade Publikoko Osasun Zientzietako Saileko irakasle eta ELIKOS ikerketa taldeko buruak, Idoia Labayen Goñik.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren beste hitzordu bat emongo dau bagilaren 14ean, eguaztena, arratsaleko 19:00retan Areto Nagusian. Hitzaldia, Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesidadearen tratamenduan izenekoa, EHUko Kultura Zientifikoko Katedreak eta Bidebarrieta Liburutegiak atontzen dabe.
Idoia Labayen Goñi Zientzietan doktorea eta Nafarroako Unibersidade Publikoko irakaslea da Osasun Zientzietako Sailean. Horrezaz gan, ELIKOS ikerketa taldeko buru da. Karolinska Institutuan (Suezia) eta Georgia Prevention Instituten (Georgia) ikertzaile ibili da eta 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu. Gaur egun Institute for Sustainability & Food Chain Innovation-eko (IS-FOOD) zuzendaria da.
Pisua galtzea helburu daben metodoen artean aldizkako barauak zeresan handia emon dau azken urteetan. Otorduak eguneko ordu gitxi batzuetan egitea eta besteetan ez jatea oinarrian dauen metodoak sona handia lortu dau gure gizartean. Hainbat persona famatuk elikatze errutina horren ustezko onurak goraipatu ditue, baina ze esaten dabe ebidentzia zientifikoek?
Sartzea doban eta librea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!