Punta Begoña Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldietan

Bizkaie! 2023-06-12 09:53   Kulturea

Punta Begoña Galerietan hainbat jarduera egingo dira astegoienean.

Punta Begoña Galerietan hainbat jarduera egingo dira astegoienean, Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldien barruan. Europako Kontseiluak bideratu dau eta nazinoarteko programazinoa dau, 46 herrialdetatik etorritako proiektuakaz ondua.

Jardunaldietako bost euskal proiektuetako bat da Punta Begoñarena, arkeologiaren inguruko bere planteamendu dibulgatzaile eta parte-hartzaileari erantzuten deutso eta proiektu hori nazinoartean ezagutarazoko dau. Jardunaldien nazinoarteko zuzendaritzea Frantziako Ikerketa Arkeologikoen Institutu Nazionalari jagoko eta Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzea dau Estaduan landutako jarduerei jagokenez.

Galeriek jentearentzat zabalik dagoan jarduera-programa bat hartuko dabe, besteak beste, kokagunean garrantzi historiko handiena daben lekuetara bisitak («Historian sartu»), joko- bisitak eta abentura proba eta erronkak («Abentura familian») eta Punta Begoñako sare sozial barrien aurkezpena. Interesdunek euren historiari buruz egiten dituen galdera guztiei azalpenak emongo jakez (info@puntabegonagetxo.eus). Galdera horreen artean bitxienak, interesgarrienak eta sortzaileenak aukeratuko dira, proiektuaren ardurea dauen taldeak edegian erantzun deiezan.

Arkeologia eta geologia

Punta Begoña orain dala milaka urtetik izan da leku berezia. Itsaslabarrek jazoera geologiko gogoangarrien aztarnak erakusten ditue. Aztarnategi neolitokoak orain 5.000 urteko aire zabaleko lehen kokalekuen gakoak erakusten ditu. Mende batzuk lehenago defentsa-gotorlekua izan zan, izurriteen garaiko lazaretoa (eritasun kutsagarriak tratatzeko ospitale isolatua), belvedere (behatoki) aristokratikoa, ospitale militarra, babesleku antiaereoa, tropa italiarren kuartela eta, beti, Abraren eta gure historiaren bilakaera markau dauen itsasadarraren jagole eta lekukoa.

Horregatik guztiagaitik, Punta Begoña Estatuko kapsula historiko interesgarrienetako bat dala uste dau Xurxo Ayán, arkeologo eta dibulgatzaileak. Hareen gakoak eta sekretuak modu atsegin eta parte-hartzailean helarazoko dira jardunaldietan. Era berean, hautatutako ganerako proiektuak ardatz hartuta mahai-inguru bat egingo da prozesua erakutsiz eta udan Bilboko Arkeologi Museoan, erakunde horrek atondutako jardueren barruan.

Egitaraua

Historian sartu bisita arkeologikoak

Barikua, bagilak 16, 18:00etatik 19:00etara (euskeraz).

Zapatua, bagilak 17, 12:00etatik 13:00era (gaztelaniaz).

Bagilak 18, 12:00etatik 13:00eara (gaztelaniaz).

Prezioa: 2 € 10 urtetik gorakoentzat (edade txikikoak, heldu batek lagunduta).

Abentura familian bisita gaztea

Zapatua, bagilak 17, 10:45etik 11:45era (euskeraz).

Domekea, bagilak 18, 10:45etik 11:45era (gaztelaniaz).

Prezioa: 3 €/pertsonako. 6 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera. Informazino gehiago eta erreserbak hemen: www.puntabegonagetxo.eus

Punta Begoña, endredatu zaitez historian

Jardunaldietan zehar, info@puntabegonagetxo.eus helbidean jasotako galdera bitxi, interesgarri eta sortzaileenei erantzungo jake (kontzeptuan honako hau adierazo: Punta Begoña, enrédate en la historia).

Arkeologiari buruzko informazino gehiago

Punta Begoñako aztarnategi neolitikoan oso elementu bereziak dagoz, hala nola, bizitegi-egiturak eta produkzino-jarduerak.

Bestalde, jarduera dinamiko eta komertzial harrigarria erakusten dau gaur egungo denporatik ia 5.000 urtera dagoan garai baterako. Inguruan dagoan flyschari jagokozan silexak identifikau dira, baita urrunagoko eremuetakoak be, berbarako, Trebiñukoak, harrizko ezaugarri baliotsuak ditualako. Horrek erakusten dau garai haretako bizimoduen eta gizarte-hartu-emomen jarduera eta mobikortasuna oso adierazgarriak dirala. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu