Eiderrek bideoklip barria argitaratu dau

Bizkaie! 2023-06-08 13:52   Musikea

Udeari ondi etorria emon deutso Eiderrek Betidanik abestiaren bideoklipagaz. 

Bizitearen eta laguntasunaren lana da Betidanik abestia, eta holan islatzen dau Eiderrek argitaratu barri dauen bideoklipean: uda eguzkitsu batean gomutak ekarri eta lagun artean bizitako momentu onenen saborea itxita.

Bertan daukagun udeari ondoetorria emoten deutso abestiak eta bideoklipak eta norberaren lagun taldea zein udako momentuak gogorarazoten dabe. Abestiaren gaiagaz bat eginik bideoklipa Eiderrek eta haren lagunen irudiek osotzen dabe. Modu horretara Eiderren bizitearen zatitxo bat ikusi geinke.

Loratzen diskoaren parte 

Maila musikalean askatasunez landu ditue abesti guztiak, pop doinuak ardatz izanik, soinu elektronikoak eta organikoak buztartuz. Ez dago antzekoak diran abesti bi, eta nahita egindakoa da.

2022ko abuztuan Madrilgo Estudio A Sonidon grabautakoa, Eduardo Figueroa eta Alejandro Jimbo Páez (Chanela Clicka) bikoteak produzidu eben lana.

Ikusi hemen bideoklipa. 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu