Itxaropena argitaletxeko zuzendari Pello Unzurrunzugak irabazi dau Urrezko Luma

Bizkaie! 2023-06-06 10:18   Kulturea

Liburuak sustatu eta zabaltzea erabagiorra da geure kultureari eusteko.

Asier Muniategi, Pello Unzurrunzuga eta BegoƱa de Ibarra | Ikusi handiago | Argazki originala

Pello Unzurrunzaga pozarren dago saria irabazita eta Luma Begoña de Ibarra, BFAko kultura zuzendariaren eskutik jaso ostean ondokoa adierazo dau: Liburuak sustatu eta zabaltzea erabagiorra da geure kultureari eusteko; geure ondare kulturala oso aberatsa da eta derrigor eutsi behar deutsagu altxor horri.

Itxaropena argitaletxea

Itxaropena Patxi Uzurrunzagak Estornes anaiakaz alkarlanean sortutako inprentea izan zan. Argitalpen-proiektuok inprimategi bat behar eben eta Bernardok eta Marianok Patxi animau eben. Hogeita hamarreko hamarkadan Peninsulako kultura eta hizkuntzei jagokenez Espainiako politikearen jarrera edegitzaile batzuk aprobetxauta, bazkide honeek Beñat Idaztiak argitaletxea sortu eben. Urte batzuk lehenago, 1927tik, Euskal Pizkundea, euskal kulturearen mobimentua jarri zan martxan, Euskadiko administrazino eta irakaskuntza esparruetan elebitasuna aplikau gura eben hainbat alkarte euskaldunek osotua. Horreetako batzuk, Euskalzaleak kasu, modu erabagigarrian inplikau ziran euskal lan literario, poetiko eta filosofikoen sustapenean. Talde honetan zuzenean parte hartu ez baeban be, Beñat Idaztiak argitaletxea izan zan ideari literatur etxurea emon eutsona, Zabalkundea bildumearen gastuen zati bat ordainduz. Bertan, euskal jokerako autoreak eta izenburuak agertu ziran: Garoa, Narraciones baskas, El hombre primitivo en el País Vasco edo La democracia en Euskadi, garrantzi eta izen handiko beste askoren artean. Lan horreek gaztelaniaz idatzi eta argitaratu ziran. Aldi berean, euskereari eskainitako bilduma bat sortu eben, Egia Sorta eta bertan Zabalkundea izenburuko titulu batzuk baino ez ziran itzuli.

Gerrearen etorrereak argitaletxearen jarduera etetea ekarri eban. Estornés anaiek itxasoa zeharkatu eben Txilen erbestearen bila. Uzurrunzaga familia Zarautzen geratu zan, bizirauten. Itxaropena argitaletxeak, garai haretan sortua, berrogeita hamarreko hamarkadan egin eban lanik arriskutsuena, hau da, euskeraz idatzitako euskal egileen literatur bilduma bat euskeraz argitaratzea. Duda barik, Kulixka Sorta bildumea euskal letren aldeko lehen proiektua eta garrantzitsuena izan zan, frankismo garaian egindako merezimendu eta ausardiagaz. Franco hil ondoren, eta demokrazia sortu zanean, euskerazko testuak argitaratzen eta egile barriak topetan zituen argitaletxe asko loratu ziran. Momentu horretan, Itxaropenak bere helburua bete eta bere jarduna amaitutzat jo eban. Orduan enpresearen argitalpen-lana eten egin zan, batez be, inprimaketan eta arte grafikoetan oinarritutakoa, baina euskal kulturaren mundua alde batera itxi barik. Itxaropena euskal argitaletxe garrantzitsuenen inprimaketa-enpresea izan zan, eta lan horri eutsi deutso gaur egun arte.

Bien bitartean, 53. Bilboko Liburu Azokan gaur, bagilak 6, ondokoak nabarmendu daitekez:

18:00etan, karpan, Iñigo López Simónek Este barrio de barro aurkeztuko du.

19:00retan, Bidebarrieta Liburutegian, Unai Elorriagak Nosotros no ahorcamos a nadie aurkeztuko dau.

19:00retan, Begoña Crespok La ría aurkeztuko du karpan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu