Aitor Etxebarriazarraga III. Argi Baltzako finalera, lehenengo kanporaketa irabazita

Bizkaie! 2023-06-06 09:01   Bertsolaritzea

Bigarren kanporaketea bagilaren 11n jokatuko da Ajangizen.

Gautegiz-Arteagan jokatu zan Jon Lopategiren omenez atondutako III. Argi Baltza Sariketako lehenengo kanporaketea eta Aitor Etxebarriazarragak irabazi eban, baita finalerako zuzeneko txartela be. Oihana Arana sailkatu zan bigarren, Aissa Intxausti hirugarren, Irati Alcantarilla laugarren, Ander Sarriugarte laugarren eta Enare Muniategi seigarren.



Oihana Arana 

Bagileko domeka arratsaldean hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Gautegiz-Arteagan Aitor Etxebarriazarragak irabazi eban eta hurrengo biak, Mendatan eta Ajangizen izango dira, Finala, barriz, Muxikan.

Kanporaketa bakotxeko irabazlea eta lau puntuazinorik altuenak sailkatuko dira. Igaz Ane Zuazubiskarrek irabazi eban.

Hurrengo kanporaketak:

Bagilak 11, Mendatako Idatze Etxean: Koldo Muñiz, Koldo Gezuraga, Ane Zuazubiskar, Naroa Torralba, Iker Garitagoitia eta Maddi Sarasua.

Bagilak 18, Ajangizeko frontoian, 18:ooetan: Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro, Josu Sanjurjo, Maialen Akizu, Kerman Diaz eta Maddi Agirre.

Bagilak 25, Muxikako Urretxindorra herri eskolan, 18:00etan.

Finala, bagilak 25, Muxikako Urretxindorra herri eskolan, 18:00etan.

III. Argi Baltza Sariketako finala Muxikan izango da bagilaren 25ean, 18:00etan, Urretxindorra herri eskolan.

Argi Baltza Sariketearen helburuak dira bertsolari gazteei gazteei kantetako plazea eskaintzea eta bertsolaritzearen presentzia eskualdeko herrietara zabaltzea. Lilibertso bertso eskoleak aurkezpenean adierazo ebanez, 18-30 urte bitarteko bertsolariek kantetan dabe, eskualdekoak zein Euskal Herri osokoak. Janire Arrizabalaga eta Koldo Gezuragak emon zituen aurtengo edizinoaren zehetasunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu