Saats Karasatorrek irabazi dau Etxauriko saioa

Bizkaie! 2023-06-05 07:59   Bertsolaritzea

Badakigu zein dan txapelketarako sailkatuen zerrendea.

Saats Karasatorre | Ikusi handiago | Argazki originala



Karasatorregaz
 batera, Urko Gartziak, Beñat Astizek, Eki Mateorenak, Aitor Irastortzak, Fernando Zigandak eta Egoitz Gorosterrazuk egin dabe aurrera.

Maiatzaren 26an jokatutako Larrauneko aurrekanporaketea Urko Garciak irabazi eban 



Urko Gartziak batu dau puntu gehien (246) eta ondorioz, berak irabazi dau saioa. Haren atzetik sailkatu dira Beñat Astiz (244,5), Fernando Ziganda (235), Mintxo Astiz (195,5), Peio Ardaiz (185) eta Etxahun Azkarraga (175,5). Alaitz Rekondok aurkeztu dau saioa eta lau lagun ibili dira epaile lanetan: Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza.

Ondorioz, txapelketarako zuzeneko txartela eskuratu dau Urko Gartziak; ganerakoko bertsolariek, barriz, hurrengo asteko aurrekanporaketea pasau arte itxaron beharko dabe sailkatzen diran ala ez jakiteko. Hamabi bertsolarik hartuko dute parte aurre-kanporaketetan eta horreetatik zazpi sartuko dira txapelketan.

Urriaren 7an hasiko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea eta abenduaren 2an amaituko. Aldez aurretik aurrekanporaketa bi jokatu dira, azken edizinoan parte hartu ez eben bederatzi bertsolarigaz eta azken txapelketako azken hiru sailkatuakaz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu