Ermuan Bagara Jaialdia, gaurtik domekara

Bizkaie! 2023-06-02 12:10   Euskerea berbagai

Euskerea zabaltzea da helburua. 

Ermuan Bagara Jaialdia gaur hasiko da, bagilak 2, Ermuko ikastetxetako ikasleei zuzendutako jarduerakaz: Euskal jolasak, herri kirolak, jantzak... Ondokoak dira parte hartuko eben ikastetxeak: Anaitasuna ikastolea, Eskolabarri Ikastetxea, Ongarai eskolea, San Lorenzo ikastetxea, San Pelayo ikastetxea eta IES ERMUA BHI).

Arratsaldean, barriz, Mintzopoteoa eta Euskaraokeak girotuko debe herria.

Zapatuan, bagilak 3, Euskara gara ekimenari emongo jako hasiera goizeko 10:00etan. Ordu berean, Errotabi eskubaloi taldea eta Ermua CDren arteko partida mistoak izango dira. Ostean, hainbat aktibitidade jarri dira martxan: Erropa tradizionalen erakusketea, puntu eta josteko ikastaroa umeentzat, Calva olgetea....

Bien bitartean, herria musikaz alaituko dau Alboka Musika eskolako ikasleek.

Eguardian, herri bazkaria izango da eta bazkalostean, Ermuan kantuan ibiliko dira jaialdia alaitzen. Aratsaldean eta eguna amaitutzat joteko, Mugi Panderoa, Eibarko eta Elgoibarko parrandazale gazteen erromeria taldea ikusteko aukerea egongo da.

Domekan, gaztetxoek mendi buelta egiteko aukera izango dabe, Orbe plazatik Urkoko kobazulora. Gomendatzen da, kaskotxoa eta linternea eroatea. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu