Europan inoiz ikusi ez dan Mitsuitoshi Hanaga-ren lana bisitetako aukerea izango dogu
2023-06-01 13:20 KultureaXVII. Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia gaur hasi eta bagilaren 25ean amaituko da.
Aurten bee, Getxoko kaleetan euren lanak erakutsiko dituen artistak izango dira jaialdian.
Begihandi kolektiboak bultzatua, jaialdiak edizino plurala eta parte-hartzailea aurkezten dau, ETENA! gaiaren inguruan izango dana. Danetara, 24 erakusketa programau dira, gehienak aire zabalean. Aurtengo edizinoan, Maria Pqtk, ikertzaile eta komisario independentea, izango da zuzendari artistikoa.
Jaialdiak programa parte-hartzaile gogotsua eskaintzen dau, hurrengo jarduerek osotzen dabena: Alkarrizketak, bisita gidatuak, aurkezpenak, esku-hartzeak, proiekzinoak, tailerrak, gaueko ibilbideak, besteak beste.
Nabarmentzekoa da, Europan inoiz ikusi ez dan Mitsuitoshi Hanaga-ren lana bisiteako aukera izango dogula, baita, Stephen Gill argazkilari britainiarren The Pillar lan goraipatua edota M’hammed Kilito National Geographic-eko Explorer programaren parte dan Before it’s Gone (Desagertu baino lehen) obrea be.
Konsultau hemen programa osoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!