Euskal Alien Nazinoa iges-gela barrituari bagilaren 5ean ekingo jako
2023-06-01 07:45 Euskerea berbagaiBagilaren 5etik aurrera erreserbak egiteko aukerea izango da.
Bilbon kokatutako Euskerearen Etxean egiten dan Euskal Alien Nazinoa iges-gelea barritu eta martxan izango da bagilaren 5etik aurrera. 2021ean ekin eutsen iges-geleari eta tarte batez etenda izan ondoren, bueltan izango da, bisitarien artean oso harrera ona izan baitau.
Parte-hartzaileek euskereari lotutako zientzia fikzinozko misterioa askatu beharko dabe, aretotik urten ahal izateko: 2155. urtean gagoz. Estralurtarrak Euskal Herrira heldu barri dira euskerearen aurreko mirespenak itsututa. Euren espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikusi daiteke. Helburua argia da: Euskerea euren bizilekura eroatea.
Bagilaren 5etik aurrera erreserbak egiteko aukerea izango da.
Iraupena: Ordubete.
Jokalari kopurua: Lagun bi gitxienez eta 6 gehienez (talde handietan etortea da onena).
Edadea: 15 urtetik aurrera. Taldean, gitxienez, edade nagusiko batek egon beharko dau.
Prezioa: Doban.
Egunak: Eguen, bariku eta zapatu arratsaldeak.
Ordua: 17:30 (10 minutu lehenago etortea komenidu da).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!