Bertso Eguna –Ahalduntze Jaia- egingo dabe bagilaren 17an Durangon eta Iurretan

Bizkaie! 2023-06-01 11:16   Bertsolaritzea

Ikasturtean zehar parte hartu dabenen lana plazaratzea izango da helburu nagusia.

2015-2016 ikasturtean egin eben lehenengoz Ahalduntze Bertso Eskola Feministea eta ordutik turtero egin da. Aurten modu berezian emon nahi deutse amaierea bertako kideek, jai giroan batuta. Parte-hartzaileen lana plazaratzeaz gan, proiektua ezagutarazotea eta bertso munduko emakumeak* alkartzea izango dira Bertso* Egunaren helburu, ondo paseteagaz batera. Bazkarian izena emoteko azken eguna bagilaren 9a izango da. Emon izena hemen.

Emakume bertsolari guztiei begira be proiektua jentaurrean aurkeztu eta datorren urterako jentea konbidatzea da asmoa. Horretarako egun osoko egitaraua atondu dabe 17rako.

- 12:00etan bertso-poteoa Durangon.

- 14:30 Bertso munduko emakumeen bazkaria Iurretako Abadetxean.

- 17:30 Bertso saioa.

- 20:00 ERRE azken emonaldia Plateruenan.

2022-2023 ikasturtea

Durangon eta Amasa-Villabonan batu dira hilero ikasturte honetan Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kideak. Danetara, 23 bertsolari eta hiru gai-jartzaile ibili dira. Hilebetean zapatu bat alkarregaz pasau dabe parte hartzaileek eta eskoletan kantau, hausnartu, estrategiak alkarbanatu eta dudak eztabaidatzeko erabili dabe. Kurtsoan zehar Durangoko eta Amasa-Villabonako taldeak be batu dira alkarregaz eguna pasetako.

Taldeak sendotasuna eta konpromisoa hartu ditu eta datorren urtean be izango dau jarraipena Ahalduntze Bertso Eskola Feministeak. Alkar ezagutu eta ahalduntzen jarraitzeko asmoz eta gogoz dagoz bertako kideak eta jente barriarentzat be aukerea izango da irailetik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu