Gautegiz Arteagak III. Argi Baltza Sariketea hartuko dau
2023-06-01 08:00 BertsolaritzeaArgi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketea bagilaren 4an izango da.
Datorren domekan, Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan hasiko da Lilibertsoren ekimenez datorren sariketea..
Bertso onenaren eta finalerako pasearen lehian ibiliko dira Aitor Etxebarriazarraga, Irati Alcantarilla, Enare Muniategi (Gautegiz Arteagakoa), Oihana Arana, Aissa Intxausti eta Ander Sarriugarte. Parte hartzen daben bertsolariak 18 eta 30 urte bitartekoak dira.
Herritar guztiak eta, jakina, bertsozale guztiak animetan doguz herrira etorri eta bertsolari gazte honeen trebetasun, sormen eta freskotasunagaz gozau deien. Bertsolaritzea geure kultureari, tradizinoari eta nortasunari lotutako artea da eta gure gizartearen adierazpen kulturala. Jentea bertara etortea gura dot, nahiz eta euskeraz jakin ez, geure tradizino adierazgarri eta berezi batez zuzenean gozetako aparteko aukerea dalako, nabarmendu dau Juan Felix Naberanek, Gautegiz Arteagako alkateak.
Argi Baltza sariketearen hurrengo hitzorduak
Bagilaren 11n Mendatan eta 18an, Ajangizen izango dira. Saio bakotxetik irabazle bik urtengo dabe bagilaren 25ean Muxikan jokatuko dan finalean parte hartzeko. Txapelketa hau 2021ean sortu zan Gernika-Lumoko Lilibertso Bertsozaleen Alkartearen eskutik, 2019an hil zan Muxikako Jon Lopategi bertsolaria omentzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!