Ubidestroi, herri txiki baten arnasaldi ederra
2023-05-31 09:34 Ibilian-ibilianAmesak beteten hastea, bidea irudikatzea, bidea egiten hastea eta bidea egitea.
Hasieran, konplexuagoa, oztopotxuagoa eta gatxagoa izaten da beti, aldi berean, barriz, gauzak lehen aldiz egiteak be eskaintzen dauen xarma hori itzela izaten da. Bigarrenean, bidea eginda dago, eta bide hori bideratzea, zuzentzea, aldatzea edota barritzea izaten dira hurrengo erronkak. Horixe izan da Ubidestroiren erronkea, aurten, beste edizino bati, bigarren bati ekin baiteutse, Ubide herri txikia mapan kokatu eta jaiaz gozauta.
Mendi lasterketa honen bidez, Ubidea, Bizkaiko herririk ezezagunetako bat askorentzat, eta oso ezaguna, mendizaleentzat, Kanpazarretik buelta asko emon dabenentzat edota bertan familia dabenentzat. Igaz jente askok Ubide non dagoan jakin izan eban eta aurten, horreetako batzuk berretsi eta beste barri askok ezagutu dabe. Herri txikia oso, bizia, halanda be, bere horretan, antza, bertan bizia egiten dauena eta giroa izan badauena.
Turismo jasangarria bultzatu nahi dabe bertako herritarrek, Gorbeialdeko ingurua ezagutzera emotea eta bertan, non ibilia badagoala, Ubidek erakusteko badauela. Antxinako baso bide eta bazter ahaztuak berreskuratzea izan da Ubidestroiren helburuetako bat eta herritarrek be proba eta jai hau bere egitea, egun horretan danontzat ekintzak eta aukerak eskainiz. Gauza guztien gainetik, halanda be, naturea jagotea eta errespetetea eta, horren harira, aurten, etiketa berdea eskuratu eta bere egin dabe.
Aurtengo barrikuntzen artean, ondokoak izan dira aitagarrienak, ibilbidea gogorragoa izan da, izan be, 28 km eta 2.000 m d+ izan ditu, hau da, igaz baino 200 m d+ gehiago. Pare bat mendate gehiago gehitu dira eta izenak dinoen destroi horri erreferentzia eginez, oso ibilbide gogorra bezain polita. Harrikrurutz (851 m), Oketa (1018 m), Gorbeia (1482 m), Aldamin (1373 m), Arralde (945 m) eta Eneabe (782 m) dira ibilbideko gailurrak. Irakurteak be nekatu egiten gaitu, ezta? Bai gero! Ez da txantxetarako ibilbidea eta!
Walter Becerra izan genduan irabazle, alde dezente atara eban ibilbide guztian zehar eta bigarren, Raul Criado huescarra izan zan eta hirugarren, Asier Larruzea gueñestarra. Oihana Kortazarrek be alde dezente atara eban eta sailkapen orokorreko 7. postuan sartu zan eta marka barria ezarriz! Sonia Lopez eta Andikona Albizuri izan zituen bidelagun podiumean, eta orotara, parte-hartzea bikoiztu egin zan, igazkoagaz konparauta.
Ez pentsau, mendi lasterketeagaz nahikoa izan zanik, egitarau zabala egoan aurten herrian, dorsal banaketea eta urtekeraz eta ibilbideez gan, arratsaldean, elektrotxarangea, umeen lasterketa Ubidestroitxo izenekoa, erromeria eta egunean zehar, umeentzat jolasak eta puzgarriak frontoian, izen emoteen tokian eta taloa eta sagardaoa plazan. Giro ederra, herri txiki eta berezian, Gorbeiaren magalean!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!