'KAISHOP, Asko balio dau!' kanpainea martxan

Bizkaie! 2023-05-31 08:39   Euskerea berbagai

Bagilaren 5etik 23ra.

Alkarbidek – Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak -, Bizkaiko hainbat udalerri eta eskualdegaz alkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, KAISHOP, Asko balio dau! kanpainea jarri dau martxan, herrietako merkataritzea eta euskerea batuz.

Kanpainea herri eta eskualde honeetan jarriko da martxan, euskarri digital eta fisikoen bidez, leku bakotxeko ezaugarriak gogoan hartuta:

 Gernika-Lumo.

 Getxo.

 Txorierri (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio).

Bagilaren 5ean hasi eta 23an amaituko dan kanpaina honen bidez, gai nagusi bitan jarri dabe arretea:

 Tokian tokiko merkataritzeak eta ostalaritzeak emoten deuskuen tratu personal eta gertukoa, izan be, kalidadeko produktuak gertu eskuratzeko aukerea emoten dabe, gure beharretara berehala egokitzen dan zerbitzu bati esker.

 Euskereak tokian tokiko merkataritzan eta ostalaritzan dauen garrantzia. Euskerea guztiona da, kalidadekoa, gertukoa: Asko balio dau!

Gai biak buztartuz, kanpainearen hartzaile izango dan herritar bakotxari konbidapena egiten deutsagu nork bere herrian eta euskeraz erosi daian.

Kanpainearen ganeko informazino gehiago:

 Herrietan emongo dan eskuorria eta kartela.

Bideoa

Bertan parte hartu dabe gorago aitatu eskualde eta herrietako merkatari/ostalariek.

Gaia sakonago landu nahi izan ezkero, Alkarbideko teknikariakaz berba egin zeinke alkarbide@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Bagilaren 5etik 23ra, ondoko sare sozialetan kanpainearen eduki digitalak zabalduko ditue: Youtube, Twitter, Instagram eta Facebook.

#Kaishop #erosieuskaraz #erosiherrian

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu