Ondarroako Zubi Zahar ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia

Bizkaie! 2023-05-31 08:13   Bertsolaritzea

Bagilaren 26tik 29ra.



2005-2010 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteak batuko dira, uda giroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturearen inguruan bikain pasetako. Bagilaren 26an batuko gara ikastolan 18:00etan eta 29an 12:00etan etorri beharko dabe arduradunek gazteen bila aitatu lekura.

2023-05-29 Ondarroa

Ekarri beharrekoak:

Lozakua.
Oinetako erosoak ibilteko.
Etxeko zapatilak.
Kirolerako zein hondartzarako erropea.

Bertso barnetegian izena emoteko epea zabalik dago eta bagilaren 12ra arte emon ahal izango da. Izen emotea formulario bidez egin beharko da.

Formularioa beteteagaz batera, izen emotea amaitzeko ordainagiria be atxiki beharko da.

Ordainketea egiteko kontu korronte zenbakiak:

BBK: ES15 2095 0036 62 5060246189

Laboral Kutxa: ES43 3035 0042 95 0420011426

Zenbatekoa: 70€

Kontzeptuan zehaztu parte-hartzailearen izen-abizenak.

Edozein zalantza izan ezkero, bertso irakasleari galdetu edota bulegora deitu: 946812711

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu