Patxuko Nice taldeak hamargarren urteurrena ospatzeko hiru opari egin deuskuz

Bizkaie! 2023-05-29 12:25   Musikea

Nada (feat. Francis Doctor Deseo) abestia izan zan taldeak kaleratu eban aurrerengoa.

Orain, ostera, barriro grabau eta atondu dabe Pello Gorrotxategiren estudioan.

Bigarren barrikuntzea izan da kantuaren atontze barriari esker, emoten dauela benetako Doctor Deseo taldearen kantu baten aurrean gagozala.

Hirugarrena, orain hamar urte marrazkiakaz egindako bideoklipa dotoretu egin dabe koloreztatuta eta hainbat marrazki barri sartuta. Egilea Edu Gonzalez da (Tropofilms produkzino-etxea zuzentzeaz gan, zinema eta telebista lanetarako arte sailen diseinu grafikoaren arduraduna da. Lan biribila egin dau klip barrian.

Patxuko Nice taldeak sentimendu handiko power-popa dakar Baga Biga Musika Ideak taldearen eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu