Haizea Telleria Bizkaiko Eskolarteko txapeldun

Bizkaie! 2023-05-29 08:00   Bertsolaritzea

Ixone Asategi izan da bigarren eta, beraz, biek kantauko dabe Euskal Herrikoan.

Kanporaketak Ondarroan, Bilbon eta Igorren izan ondoren, finala Gernika-Lumon izan da maiatzaren 27an.

Kontuak kontu, 18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu dabe Bizkaiko Eskolartekoan.

Dana prest Euskal Herriko Eskolartekorako

Datorren zapatuan (bagilaren 3an, 11:30ean hasiko da Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretako frontoian eta saioa amaitutakoan mokaua eskainiko da eta bertaratutakoen artean zozketea egingo da) jokatuko da Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretan eta argitu da ze 10 bertsolari izango diran kantuan.

Lurraldez lurralde jokatutako Eskolartekoetatik sailkatutako 10 bertsolari gazte ibiliko dira kantuan bagilaren 3an Iurretako oholtzan. Apirilean hasi eta orain arte egin dira eskolartekoak eta ondokoak dira sailkatutakoak: 

Gipuzkoako June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Nafarroako Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; Arabako Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaiko Haizea Telleria eta Ixone Asategi; eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako ordezkariak Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona izango dira.

Konbidapenak hemen

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu