Janire Arrizabalaga eta Bittor Altube irabazle

Bizkaie! 2023-05-26 07:49   Bertsolaritzea

Bar jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko azkenengo saioak Busturian eta Zallan. 

Janire Arrizabalaga | Ikusi handiago | Argazki originala

Osotu da Bizkaiko Txapelketan parte hartuko dabenen zerrendea: 29 bertsolari pasau dira Udabarria Bertsotan fasetik.

A multzoko saioa Busturian jokatu da, herriko kultur etxean. Saioko irabazlea Janire Arrizabalaga Munduate izan da, 174.5 puntugaz.

Puntuazinoak:

Janire Arrizabalaga Munduate .......... 174.5
Izaro Bilbao Arostegi ................. 169
Eneko Aldana Carrasco ................. 156
Asier Alcedo Cano .................... 151
Irune Basagoiti Agirre ................ 147
Nagore Beitia Telletxea ............... 144.5

Puntuazino desglosatuak ikusi hemen

Saioan gaiak emoten Zihara Jainaga Larrinaga ibili da. Epaimahaian Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izan dira. Idazkari, barriz, Ariane Elejabarrieta Amorrortu izan da.

B multzoko saioa, Zallan jokatu da, El Longar Jauregiko Kaperan. Saioan nagusi, Bittor Altube Sarrionaindia izan da, 190.5 puntugaz:


Puntuazioak:

Bittor Altube Sarrionaindia ......... 190.5
Garikoitz Sarriugarte Onaindia ...... 182.5
Iruri Altzerreka Martinez ........... 177.5
Enare Muniategi Etxabe .............. 170.5
Ander Aldazabal Olabarri ............ 170
Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua .... 137

Puntuazino desglosatuak hemen

Saioan gaiak emoten Idoia Anzorandia Kareaga ibili da. Epaimahaian Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga egin ditu.

Kontuak kontu, kanporaketetan hasiko dira Udabarria Bertsotanetik sailkatutakoak eta 2021ean finalaurrekoetan kantau ebenak; finalaurrekoetan hasiko dira 2021eko finalistak:

Alde batetik, 2021eko finalistak finalaurrekoetako fasean hasiko dira kantuan:

-        Aitor Bizkarra Ruiz

-        Aitor Etxebarriazarraga Gabiola

-        Gorka Pagonabarraga Agorria

-        Jone Uria Albizuri

-        Nerea Ibarzabal Salegi

-        Onintza Enbeita Maguregi

-        Xabat Galletebeitia Abaroa

Bestetik, kanporaketetan zuzenean sartzeko aukerea dabe 2021ean finalaurrekoetan kantau eben bertsolariek. Hurrengoek emon dabe izena:

-        Eneko Abasolo Txabarri

-        Imanol Uria Albizuri

-        Josune Aramendi Perez

-        Julen Arzanegi Erezuma

-        Oihana Bartra Arenas

-        Paule Ixiar Loizaga Legarra

-        Txaber Altube Sarrionaindia

Eta, azkenik, Udabarria Bertsotanetik kanporaketetara sailkatu diranak (zerrenda hau ez da puntuazinoaren araberakoa):

-        Aissa Intxausti Aburuza

-        Aitor Arrutia Azkueta

-        Ander Sarriugarte Garcia

-        Araitz Katarain Mugarza

-        Arkaitz Zipitria Mendizabal

-        Asier Galarza Garai

-        Beñat Bilbao Landa

-        Bittor Altube Sarrionaindia

-        Garazi Navarro Ugarteburu

-        Garikoitz Sarriugarte Onaindia

-        Ibai Amillategi Omaetxebarria

-        Igor Galarza Intxausti

-        Iker Garitagoitia Astigarraga

-        Iker Uriarte Urrutia

-        Inazio Vidal Gurrutxaga

-        Iñaki Iturriotz Zuluaga

-        Iruri Altzerreka Martinez

-        Izaro Bilbao Arostegi

-        Janire Arrizabalaga Munduate

-        Jone Larrinaga Dañobeitia

-        Koldo Gezuraga Seijiido

-        Koldo Muñiz Aldamizetxebarria

-        Lurdes Ondaro Mallea

-        Maite Sarasola Isazelaia

-        Mikel Goiriena Larrazabal

-        Mikel Retolaza Etxebarria

-        Peru Irastortza Santxo

-        Peru Vidal Gurrutxaga

-        Unai Mendiburu Valor

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu