Ars Viva, 40 urte kantuan

Bizkaie! 2023-05-25 11:14   Musikea

Josu Soldevillari omenaldia be bada, izan be, berak gidatu gintuan beti.

Hilaren 27an, arratsaldeko 19:30ean, kontzertu hunkigarria eskainiko dau Bilboko, Indautxuko Ars Viva koruak 40 urte honeetan abesbatzatik pasau diran abesbatza kide guztiak konbidatu dituelako danak batera eta askotariko musika errepertorioa eskaintzeko, Vivaldiren Gloria zein Jesus Christ Superstar.

Gure betiko zuzendari Josu Soldevillari omenaldia be bada, izan be, berak gidatu gintuan beti. Talde berean egonda, gospel musikea, euskal lanak -batzuk berak konposatutakoak-, opera, Broadwayko musikal zatiak, musika klasikoa garaikidea eta gregorianoa be eskainiko ditugu. Ganera musika modernoa maite eban eta makinatxu bat dira harek egindako moldaketak:


Eta orain Yolanda Quincoces egungo zuzendari eta kantautore ohiaren eskutik, bide horretan jarraitu eta musikaz gozau nahi dogu Josuk erakutsi euskun moduan.

Beraz, kontzertu hau omenaldia da eta, aldi berean, 40 urte geroago abesten jarraitzeko eta partitura barri bat eskuetan jarten jakun bakotxean hunkitzen jarraitzeko gogoaren ospakizuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu