Manu Chao Euskal Herrira bueltauko da uda honetan

Bizkaie! 2023-05-25 09:42   Musikea

Arrasateko Monterron parkean izango da garagarrilaren 9an.

Lizarran izan zan azkenengoz 2016. urtean eta orain, zazpi urte aurrerago Euskal Herrira bueltauko da Manu Chao. Garagarrilaren 9an, Arrasateko Monterron parkean egongo da Mondra n’ Roll jaialdiko azpiegitura eta baliabideak aprobetxauta. Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dira salgai entzunproducciones.com plataformearen bitartez. Kontzertuak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.

Burutik eta Eire be izango dira jaialdian

Iruñako Burutik taldea eta Eire bikote Zumaiarra izango dira artista Chao ezagunaren kontzertuaren hasieran. Burutik taldeak 2022ko martian argitaratu eban azkenengo lan luzea eta aurreko zezeilean 3 kantu barrubatzen zituan EPa kaleratu eban.

Eire, barriz, bikote hasibarria da eta azkenengo urtean zenbait single kaleratu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu