Badatoz Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak

Bizkaie! 2023-05-25 08:27   Bertsolaritzea

Larraunen egingo da lehen saioa, maiatzaren 26an eta Etxaurin bigarrena, bagilaren 2an.

Hamabi bertsolarik hartuko dabe parte, aurreko txapelketan ibili ez ziranak. Horreetatik zazpi sailkatuko dira urrian hasiko dan txapelketan kantetako.

Urriaren 7an hasiko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea eta abenduaren 2an amaituko. Horren aurretik, barriz, aurrekanporaketa saio bi jokatuko dira, txapelketan parte hartuko daben bertsolarien zerrendea osotzeko.

Txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian -2021ekoan- parte hartu eben bertsolariek baino ez dabe bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dabenek edota 2021koa baino lehenagoko edizinoren batean parte hartutakoek, aurrekanporaketa fasea jokatu beharko dabe, txapelketara sailkatzeko. Saioak osotzeko, azken txapelketako azken hiru sailkatuak be batu jakez horreei guztiei. Beraz, 17 bertsolari dira urrian hasiko dan txapelketarako sailkatutakoak eta 12 aurrekanporaketak jokatuko dituenak. Azken horreetatik zazpik irabaziko dabe sailkapen txartela (saioetako irabazleak eta puntuazinoaren araberako lehen bostak) eta beraz, 24 bertsolarigaz hasiko da txapelketea urrian. Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ibiliko dira epaile lanetan aurrekanporaketetan.

Aurrekanporaketa saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitekez (5 euroan arruntak, 4 euroan bazkideenak eta 3 euroan 18 urtetik beherakoenak). Larraungo eta Etxauriko Udalak egitasmoaren laguntzaile dira:

- Larraun. Gabari (Larraungo udaletxea). Maiatzak 26, barikua, 18:30ean:


Beñat Astiz Isas
Etxahun Azkarraga Fernandez
Fernando Ziganda Urdanpilleta
Mintxo Astiz Goñi
Peio Ardaiz Gale
Urko Gartzia Aleman

Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo Ferrero.

- Etxauri. Udaletxeko aretoa. Bagilak 2, barikua, 18:30ean:


Ainara Ieregi Aranburu
Aitor Irastortza Arrizurieta
Bittori Elizalde Soto
Egoitz Gorosterrazu Elizagoien
Eki Mateorena Zozaia
Saats Karasatorre Martinez

Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu