Maus komikiaren euskerazko itzulpena ardatz

Bizkaie! 2023-05-24 07:56   Euskerea berbagai

Bilbon, Yohn Jauregian (Pelota Kalea, 10) da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean.

Bilboko hizlarien artean Julen Gabiria idazlea be izango da.

Beste alde batetik, Kosmologiako Hitzegiaren ganekoak be jorratuko ditue gaur, maiatzak 24, Jose Ramon Etxebarriak eta hurreratzen diran guztiek. Santutxuko Udaltegian batuko dira arratsaldeko 19:00retan.

Emon izena hemen.

Darabilbo

Bilboko Euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK, Deustuko Unibersidadea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia, Ulibarri euskaltegia) eta Bilboko Udalak atondutako egitasmoa da euskerearen erabilerea sustatzeko. 2013ko urrian hasi ziran martxan eta lehenengo edizinoak 2013ko abendura arte iraun eban. Bigarren edizinoa, Darabilbo 2.0, 2014ko maiatzetik abendura ibili zan. Ordutik, urte osoan dabiz (garagarrilean eta abuztuan izan ezik), astean ekitaldi  bi atonduz naina barritasunak eten barik sartzen dira egitarauan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu