Eguenean jokatuko dira Udabarria Bertsotan faseko azken saioak: Busturian eta Zallan

Bizkaie! 2023-05-23 11:16   Bertsolaritzea

Maiatzaren 25ean izango dira sailkapen faseko azken saioak.

Eguenean, hilaren 25ean, amaituko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen faseak lau hitzordu bikotx izan ditu, maiatzeko eguenetan bina saio izan dira aldi berean. Eguen honetan be holan izango da; Busturiko Kultur Etxean eta Zallako El Longar Jauregiko Kaperan. Saio bi horreen ostean jakingo dogu zeintzuk izango diran Bizkaiko Txapelketan kantauko daben bertsolariak.

- Maiatzaren 25ean, Busturian, kultur etxean, 18:30ean:

Bertsolariak:

• Asier Alcedo Cano
• Eneko Aldana Carrasco
• Irune Basagoiti Agirre
• Izaro Bilbao Arostegi
• Janire Arrizabalaga Munduate
• Nagore Beitia Telletxea

Saioan gai-jartzaile: Zihara Jainaga Larrinaga. Epaimahaian Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izango dira. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ibiliko da.

- Maiatzaren 25ean, Zallan, El Longar Jauregiko Kaperan, 18:30ean:

Bertsolariak:

• Ander Aldazabal Olabarri
• Bittor Altube Sarrionaindia
• Enare Muniategi Etxabe
• Garikoitz Sarriugarte Onaindia
• Iruri Altzerreka Martinez
• Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua

Saioan gaiak emoten Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da. Epaimahaian, ostera, hurrengoak izango dira: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.

Sarrerak

Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dagoz salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan be, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euroan dagoz, Bertsozale Alkarteko bazkideek 2 euroan eta 18 urtetik beherakoek ez dabe ordaindu beharrik izango.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu