‘Hitzak irudietan. Irudiak hitzetan’

Bizkaie! 2023-05-23 10:55   Euskerea berbagai

Bizkaia Aretoan maiatzaren 27an, 09:30 - 15:00.

Miren Amuriza bertsolari eta idazleak eta Amaia Egidazu idazle eta ilustratzaileak bat egin dabe Hitzak irudietan. Irudiak hitzetan tailerra egiteko.

Amurizak berbakaz lan egiten deu. Gazteentzako hamaika liburu idatzi ditu eta helduentzako nobelarik nabarmenena Basa da. Egidazuri arte plastikoak eta sormenezkoak gustetan jakoz. Etxepare saria irabazi eban naturea, kulturea eta tradizinoa buztartzen dituan Dorotea lanagaitik.

Holan deskribiduten dabe jarduerea: Esaldiak luzatu, moztu eta puntetatik korapilatzeko. Txaplatak zirri-marratzeko. Argazkiak urratu, konpondu eta barriro urratzeko. Berbak botoitzeko. Alkarren janzkiei barrenak hartzeko. Edo josteko kaxa mahai gainean irauli eta nahi doguna egiteko.

Proiektu honen helburua da 16-29 urteko personei euskal kulturea transmitidutea, erreferente diran kultur profesionalakaz hartu-emonetan jartea eta sormena eta irudimena bultzatzea. Proponiduten dituen jarduerak hilean zapatu batean egiten dira, modu intensiboan.

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek doban parte hartu ahal izango dabe tailerrean. Horretarako, aldez aurretik ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbidean emon behar da izena.

Sormen Ola tailerra Loraldiak eta EHUKulturak, UPV/EHUko kultura zerbitzuak, atondu dabe. Proiektu honen helburua da 16-29 urteko pertsonei euskal kultura transmititzea, erreferente diren kultur profesionalekin harremanetan jartzea eta sormena eta irudimena bultzatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu