M-Fest 2023: Emakume Artisten Jaialdia Gasteizen
2023-05-23 07:55 MusikeaMaiatzaren 26an eta 27an.
M-Fest jaialdiaren seigarren edizinoak musikea, berbaldiak, tailerrak eta artisautzaz betetako egun bi dakarzkuz. Egitarau osoa gazteentzat erreferente diran uriko hainbat lekutan izango da, inposizinorik bako gune bat sortzeko. Jaialdia emakume artistei laguntzea eta espazio bat emoteko asmoz atonduten da. Aitatu berbaldi, tailer eta enparauez gan, bertako artisten azokea eta musikea be izango dira.
Egitaraua
- Maiatzak 26, barikua:
Sandré + Perlata kontzertuan, Jimmy Jazz aretoan (21:00).
- Maiatzak 27, zapatua:
Artisau Azokea (12:00etatik 20:00etara), Martin Ttipia plazan. Azokan parte-hartzeko deialdia apirilaren 30era arte egongo da zabalik.
Mural kolaboratzailea (eguenetik barikura: 19:00-21:00; zapatua: 12:00-14:00) Labe Gazte Laborategian, Ania Sáenz de buruaga eta Carolina Martos ilustratzaileakaz.
Begiluz argazki erakusketea (eguenetik barikura: 19:00-21:00; zapatua: 12:00-14:00) Labe Gazte Laborategian, Eider Iturriagaren eskutik.
12:00etatik 14:00etra: Infumables fanzineari buruzko berbaldia, Labe Gazte Laborategian, Afra Torrado eta Rocío Martínezen eskutik. Izena emon behar da.
Lantegiak: Estanpazinoa, koadernaketa eta txapak. Izena emon behar da.
Arratsaldeko 19:00retan, Ginger + Heksa taldeen kontzertuan, Falerina lorategian.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!