XI. Rockeinen izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2023-05-22 12:00   Musikea

Garagarrilaren 11ra arteko epea dago lehiaketan izena emoteko.

Rockein! Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika proiektuak bultzatzea helburu dauen lehiaketa bat da, talde eta bakarlariei zuzendua eta sarien aldetik, musika alorrean aktibo dagozan profesionalakaz material barria grabau, produzidu eta masterizazinoa egitea eskaintzen da, baita Bizkaiko aretorik garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri fastibalean parte hartzeko aukerea be
eskaintzen da.

Rockein! Basauriko Udalak atondu dau eta laguntzaile izan ditu Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaz gan. Rockein! atontzen dauenak 2023ko maiatzaren 11tik 2023ko garagarrilare 11ra arte onartuko ditu izen emoteak. Epaimahaiak sei talde finalista hautatuko ditu, zuzenean, Basauriko Social Antzokian parte hartu deien zemendiaren 18an, zapatuan. Zuzenekoen ondoren, epaimahaiak lehiaketako irabazle zein talde izan diran erabagiko dau.

Informazino gehiago eta oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu