Maddi Agirrek jantzi dau Arabako txapela
2023-05-22 08:40 BertsolaritzeaArabako gazte belaunaldia indartsu dator.
Astegoienean jokatu da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Aramaion. Kultur Etxeko aretoa beteta giro bikaina izan da eta maila oneko bertsoak entzuteko aukerea izan dabe hurreratutako ume, gazte zein helduek.
Arratsaldeko 19:30ean hasi dira sei gazteak kantuan, Maddi Agirre, Iraide Onaindia, Sanin Abarrategi, Eukene De los Airea, Gari Arexolaleiba eta Hegoi Hamabizka. Zortziko handian naiz txikian, puntuari erantzunez edota hitza gaitzat hartuta bakarkoan, maila ederra erakutsi dabe bertsolatiek. Maddi Agirrek hirugarrenez irabazi dau eta, beraz, aurten be Agirreren etxean pasauko dau txapeldunek eskurik esku urtez urte pasetan daben egurrezko mikrofonoa.
Honenbestez, bagilaren, 3an Durangaldean egingo dan Euskal Herriko finalean Maddiz gan Sabin Abarrategi aramaioarrak be kantauko dau Arabako ordezkari lez. Urtez urte ederresten doan txapelketea da geurea. Jarraitu daizun lanean, bertsoz bertso Araba kantuz bustiten!
Hemen txapeldunaren agurra:
Eskerrik asko Aramaio
guzti honen erruduna
muxu haundi bat Eukene
nire betiko laguna
Sabin, Hegoi, Gari, Iraide
a ze nolako jarduna
familiari, harriak
bihurtzeagatik luma
nahiz ez egon aizparentzat
doa nire maitasuna
zuek juerga on bat bota
alai amaitu eguna (bis)
esku honetan baitago
Arabako etorkizuna
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!