Agin Laburuk irabazi du II. Mingañe Saltsan
2023-05-22 07:56 BertsolaritzeaEtxehun Lekue eta biek jokatu eben buruz burukoa Leitzan, sarrera guztiak agortuta.
Agin Laburuk irabazi dau II. Mingañe Saltsan bertso-afari sariketea, Leitzan jokatutako finalean. Etxahun Lekue eta biek jokatu eben buruz burukoa. Laburu eta Lekuegaz batera finalean izan ziran Onintza Enbeita, Millan Telleria, Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi, Torrea taberna lepo beteta zala.
Laburuk Leitzako jaietako blusa eta festetako jaialdian kantetako aukerea izan zituan saritzat.
Mingaiñe Saltsan ekimenak bertso estilo eta edade askotakoen kurutzaketea dau helburu, baita plazan presentzia ezbardinekoen arteko bertso igurtzia be, Leitzako bertso eskolearen eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!