Sara Zozayak ‘Caravan’ kantua dakar

Bizkaie! 2023-05-19 09:09   Musikea

Maiatzaren 19an argitaratuko da.

Nara Sara Zozayaren lehenengo diskoak bigarren aurrerapen singlea izango dau, Caravan izenburukoa. Kantua eskuragarri egongo da gure gailu eta plataforma guztietan maiatzaren 19ko gauerditik aurrera.

Abestiaren lehen esalditik, Antton M. Goikoetxearen gitarra hipnotikoa oinarri hartuta, flashback argi eta sendo bat antzemoten da. Melodiak giroa lanbrotzen dau eta Sara Zozayak, Zabala produktoreagaz batera, joandakoetara eroaten gaitu. Nor ez da sentidu bakarrik? Sarak umezaroko erretratuak darabiz, lehen maitasuna gogoratzen dau, ez izar igeskorrakaz alderatuz, zeruko izar legez baino baina abisau barik desagertzen diranak, hain zuzen be besterik ez egoalakoan.

Urte askoren ondoren bateren batek bizipen oso personal bat kontaukeran lez, abestiak momentu batera eroaten gaitu. Hartu-emon horreek dana izan ziran baina orain goitik behera aldatu da egoerea bai narratzailearentzat bai eta hartzailearentzat be, ezaguna egiten jako, coming-of-age behartuaren esperientzia unibersala.

Sara Zozayak barrurantz begiratzen dau ikututen dauen gomutea topau eta ha azaltzeko berbea topau arte. Behin hori lortuta, loturaguneen eta igesaldien kartografia egiten dau.

Gaur egungo euskal musikearen iruditeriko ohiko bat da Sara Zozaya, industrian emakume aktiboa. Haren ahotsaren malgutasuna, modulazio artifiziala eta sintetizadoreen espektroei esker esperimentau egiten dau, kutsu nostalgikoa, misteriotsua dakar eta estilo abangoardisten nahiz inguruko soinuen arteko nahasketea erabilten dau, bere proposamena parebako bihurtzen dauena.

Sara Zozaya

Donostiar gaztea konpositorea, instrumentistea eta Gure Bazterrak musika promotorako arduraduna da. Soinujole ekin eutson musikeari. 2018an III EP-agaz bakarkako bidea hasi ondoren, (I) EP-agaz batera Sara Zozayak aurretiaz erabilitako folk musika estilotik oinarri elektroniko eta autotune sofistikaturako igarobidea egin eban. Covid-19aren pandemiaren giroan, bestetik, 2021erako bira luze bati ekin eutson eta maila nazionalen kontuan hartu beharreko artistatzat hartu genduan. Halan da be, Zozayarentzat ez da gauza barria musikea bizibide izatea, Sara Zozaya 2015etik dabil kantetan eta ordutik eten barik ibili da Estatu osoan zehar, Belako, Listener, Elena Setien eta Berrio lako musikariakaz agertokia konpartiduten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu