Asier Galarza Aulestin eta eta Mikel Goiriena Sopelan izan dira nagusi
2023-05-19 07:52 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak beste saio bi izan ditu gaur.
A multzoko saioa Aulestin jokatu da, herriko aretoan. Saioko irabazlea Asier Galarza Garai izan da, 179 puntugaz.
Sailkapena:
Asier Galarza Garai ............179
Lurdes Ondaro Mallea .......... 174
Garazi Navarro Ugarteburu ..... 172.5
Julen Ibarguengoitia Ordorika ..163
Ion Barrocal Besga .............142.5
Bittor Salterain Etxebarria ... 134.5
Saioan gaiak emoten Amaia Ugalde Begoña ibili da. Epaimahaian: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari lanak Ariane Elejabarrieta Amorrortuk egin ditu.
B multzoko saioa, Sopelan jokatu da, Kurtzion. Saioan nagusi Mikel Goiriena Larrazabal izan da, 193,5 puntugaz.
Sailkapena
Mikel Goiriena Larrazabal ........ 193.5
Koldo Muñiz Aldamizetxebarria .... 178.5
Iker Uriarte Urrutia ............. 173.5
Mikel Retolaza Etxebarria ........ 170.5
Ander Elorriaga Aresti............ 150.5
Ander Ezeiza Arana.................132
Gai-jartzaile Idoia Anzorandia Kareaga ibili da. Epaimahaian: Beñat Romero Maguregi, Miriam Juaristi Urizar eta Garazi Mendoza Agirre. Idazkaria, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.
Kontuak kontu. Udabarria Bertsotan faseko azkenengo saio biak datorren astean izango dira, maiatzaren 25ean, Busturian eta Zallan. Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!