BizkaiaGara-k Urkiolan egingo dan hondakinak batzeko hitzordua atondu dau
2023-05-18 13:08 Pil-pileanBagilaren 11n, domekan, 10:00etatik 15:00etara.
Ingurumenaren Munduko Egunaren barruan (bagilak 5), BizkaiaGara-k lurraldeko herritarrei dei egiten deutse hondakinak batzeko egunean hurreratu eta parte hartu deien Urkiolako parke naturalean. Zaborraren kontrako ingurumen-aktibazinoko ekimen honen helburu nagusia ingurumenaren kalidadea hobetzea eta behar bati erantzutea da, hondakinen sailkapenaren eta birziklapenaren garrantziaz sensibilizau eta balioan jarteaz gan. Leire Ortiz de Zarate BizkaiaGara-ko koordinatzaileak azaldu dauenez, jentea Urkiolara hurreratzea nahi dogu, familian edo koadrilan, gure ingurune naturalak jagon eta parte-hartzaileen konpromiso soziala eraldatu nahi dauen zaborrak batzeko prozesu aktibatzaile honetan parte izateko.
Goizeko 10:00etatik 15:00etara, parkeko hiru gunetan (10:45etik 12:30era, gitxi gorabehera) egingo dan hondakinak batzeaz gan, batutako zaborrak sailkatuko dira, zaborraren inpaktua eta ingurumenaren kalidadeari egiten deutsagun ekarpena bertatik bertara ikusi ahal izateko. Horrezaz gan, sensibilizazino, entretenimendu tailerrak eta musikea egongo dira, goiza girotzeko, baita Urkiolako Parketxean (Toki Alai) be izango da zerikusia: Gure asmoa da BizkaiaGara Eguna 2023an jentea aktibau eta parte hartu daiala, gozetea, ikastea eta geugaz ospatzea. Uste dogu oinarrizkoa dala gure ingurunea ezagutu eta jagotea garapen iraunkorrago baterantz aurrera egin ahal izateko, esan dau Ortiz de Zaratek. Asko dira personok sortzen ditugun eta naturan ixten ditugun hondakinak eta ondorioak izaten ditue ingurumen-ekosistemetan.
Edade guztietarako jardunaldi edegia izango da. Urkiolara norberaren ibilgailuan edo atzontzaileek Durangotik jarriko dituen autobusetan gerturatu ahal izango da doban, jente pilaketak ebitetako eta joan-etorriak errazteko. Era berean, BizkaiaGara-k zaborra batzeko beharrezko materiala emongo dau (eskularruak eta poltsak) eta langile espezializatuek gidatuko ditue hondakinak batzeko ibilbideak.
Izen-emoteak, banaka zein taldeka, dagoeneko zabalik dagoz www.bizkaiagara.eus webgunean. Zalantzak argitzeko posta elektroniko bat (eguna@bizkaiagara.eus) eta 944161511 telefono bat be badagoz.
Herritarren ekintzarako, boluntariotzarako eta lan komunitariorako espazioa da BizkaiaGara eta gure lurraldeko persona, erakunde eta organizazinoen zerbitzura dago. BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EDE Fundazinoak bultzatutako proiektua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!