Euskerearen inguruko estereotipo eta aurreretxien kontra
2023-05-18 09:29 Euskerea berbagaiEuskereagaz egizu match
Hilebete egon dira 16-25 urte arteko gazteek Eusko Ikaskuntzak BBK Kunaren kolaborazinoagaz bultzatutako esperientzia pilotu honetan.
Oraintsu egin da Euskereagaz egizu match ekimena zarratzeko saioa. Eusko Ikaskuntzak atondu eta BBK Kunaren kolaborazinoa jaso dau. Bilbon egin da apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 9an.
16 eta 25 urte bitarteko gazteek esperientzia honetan parte hartu dabe, estereotipoak eta aurreretziak ezabatu eta euskerea arlo formaletan nahiz informaletan sustatu guran; horretarako, lau lantegitan, euskereak bere inguruan dauen egoerearen diagnostikoa egin dabe, ondoko galderei erantzunez: Zergatik ez dabe euskerea erabilten gazteek eguneroko hartu-emonetan hizkuntzaz daben ezagutza handiaren proportzinoan?, zer aurreretxi eta estereotipo dabiz euskerearen garapenari traba egiten?, Zelan gainditu geinke egoera hori? eta zelan ikusten dau egungo gazteriak euskerearen etorkizuna?
Galdera horreek ardatz hartuta eta tailerretan parte hartu ondoren, besteak beste, euskerearen aurreko jarrerea aldatzeko borondate argia agertu da. Halan da be, bagilean Eusko Ikaskuntzak ondorioen barri emongo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!